Madrilgo Erkidegoko sei alkate ohi zigortu dituzte "Punica" ustelkeria sareagatik
Auzitegi Nazionalak "praktika ustelak" egotzi dizkie David Marjaliza enpresaburuari, Cofelyko arduradunei eta Madrilgo hainbat udalerritako alkate ohiei, gehienak PPkoak. Guztira, 29 pertsona zigortu ditu ANk.
Auzitegi Nazionalak 29 pertsona zigortu ditu, horietako sei Madrilgo Erkidegoko alkate ohiak, 2012 eta 2014 artean Cofely enpresari energia-eraginkortasuneko zerbitzuengatik milioi askoko kontratuak legez kanpo esleitu, eta Punica sarean komisio eta emaileen truke egindako ustelkeria-delituengatik.
611 orrialdeko epaian, Daniel Ortiz Espejo Mostoleseko alkate ohiari, Agustin Juarez Collado Villalbakoari, Carlos Alberto Estrada Moraleja de Enmediokoari (guztiak PPkoak), Antonio Sanchez Fernandez Serranillos del Vallekoari(alderdi independente batekoa) eta Jose Maria Fraile sozialistari (Parlako erregidore ohia) kartzela zigorra ezarri die Auzitegiak.
Halaber, espetxe zigorra ezarri die Alejandro eta Mario Utrilla anaiei, Mostoleseko Ingurumen zinegotzi ohiari eta La Nueva Sevillako PPko alkate ohiari, hurrenez hurren.
Gonzalo Cubas Torrejon de Velascoko PPko alkate ohiarentzat inhabilitazio berezia ezarri du ANk, eta Jose Garcia Lobato Almendralejokoa (Badajoz) eta Jose Carlos Boza Valdemorokoa absolbitu egin ditu.
Zigorrik handiena Marjalizarentzat da
Zigor nagusia David Marjalizak jaso du, Francisco Granadosen kide ohi eta sare horretako buruak: zortzi urte eta bi hilabeteko espetxe-zigorra ezarri dio Auzitegi Nazionalak. Granados ez dute pieza honetan epaitu.
Gaur kaleratu den epaia Punica auziko 6. piezari dagokio. Auzitegi Nazionalak frogatutzat eman du Cofely enpresari energia-eraginkortasuneko kontratu publikoak esleitzeko "praktika ustelak" garatu zituztela. 37 pertsona fisiko eta juridiko epaitu dituzte eta horietatik 29 errudun jo ditu Auzitegiak.
Alkate ohiez gain, Cofelyko zuzendariak ere zigortu ditu Auzitegi Nazionalak, sei urteko kartzela zigorra ezarriz Roger Maurice Cofely Didierreko orduko zuzendari nagusiari, Constantino Alvarez zuzendari komertzial ohiari eta Pedro Garcia Perez Cofelyko zuzendari komertzialari. Gainera, 3,5 milioi eurotik gorako isuna ezarri dio Cofely enpresari.
Auzitegiak dio 2012ko martxotik 2014ko urrira bitartean, Cofelyko zuzendariek eta Marjalizak erakunde kriminal gisa jardun zutela, udaletan eraginkortasun energetikoko kontratuen esleipena lortzeko ustelkeria-akordioak eskainiz edo onartuz, agintari zein ardura zuten teknikariekin.
Zenbait aringarri
Auzitegiak aitorpen berantiarraren aringarria aplikatu die dozena bat akusaturi, tartean Marjalizari eta Cofelyren arduradun nagusiei.
Bidegabeko atzerapenen aringarria ere aplikatu diete. Izan ere, kasua 2014ko ekainaren 18an hasi zen eta 11 urte geroago ebatzi da; beraz, erantzuteko arrazoizko denbora gainditu du.
Akusatuetako batzuei kaltea ordaindu izanaren aringarria ere aplikatu zaie.
Orain arte, Punica auziko akusatu nagusia, Francisco Granados, auziari buruzko "alboko gai" batengatik baino ez dute epaitu: ikertzen ari zirela, guardia zibil batek txibatazo bat emateagatik, hain zuzen ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.