Granadosen sareak 100 milioi euroko kontratuak lortu zituen
Francisco Granados Madrilgo PPko idazkari nagusi ohiaren inguruan sortutako "influentzia-trafiko sareak" 100 milioi euroko kontratuak lortu zituen Madrilgo erkidegoan, Leongo Diputazioan eta Murtzian.
Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak publikatutako autoaren arabera, Granadosen sare horrek "kontratu lortzaile" lanak egiten zituen hainbat enpresabururentzat, legez kanpoko komisio baten truke.
Horren ildotik, Púnica operazioan inputatutako udal agintariak sare horren aurrean "makurtu" direla ebatzi du epaileak. Are gehiago, "faktura eta txosten tekniko faltsuak" egin dituztela gaineratu du, aipatu enpresaburuen alde egiteko.
Inputatuei 11 delitu leporatu die Velascok, tartean gaizkile taldeko kide izatea, "sare antolatu iraunkorra" osatzen baitzuten, norberak "zeregin zehatz" batekin, kontratu publikoak modu irregularrean esleitzeko.
Epaileak gaur bertan galdekatuko ditu Granados eta Púnica operazioko beste 15 atxilotu, tartean Marcos Martinez (PP) Leongo Diputazioko presidentea.
Atzo, Madrilgo bi alkate espetxeratu zituen: Gonzalo Cubas Navarro (Torrejon de Velasco) eta Jose Maria Fraile (Parla).
Zure interesekoa izan daiteke
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri