Extremadurako hauteskundeetako parte hartzea % 50,60koa izan da 18:00etan, 2023an baino 6,5 puntu txikiagoa
890.985 herritarrek dute botoa emateko eskubidea. Inkesten arabera, PPk irabaziko ditu bozak, gehiengo osorik lortuko ez badu ere, eta PSOEk zartakoa hartuko du. Voxek eta Unidasek, aldiz, gora egingo dute, inkestek iragarritakoa betez gero.
Maria Guardiola (PP) botoa ematen, Extremaduran. Argazkia: EFE
Extremadurako hauteskunde autonomikoetako parte hartze indizea % 50,60koa zen igandeko 18:00etan, hau da, 2023ko hauteskunde hitzorduan erregistratutakoa baino 6,52 puntu txikiagoa, datu ofizialen arabera.
Hautestontziak 20:00etan itxi dira, eta 21:15etik edo 21:30etik aurrera emango da botoen zenbaketaren berri.
Hauteskunde zikloa Espainian
Extremadurako hauteskunde autonomikoekin hauteskunde ziklo berri bat abiatuko da Espainiako Estatuan: 2026an, otsailean, Aragoik hartuko du lekukoa, eta udaberrian, Gaztela eta Leonek eta, ziurrenik, Andaluziaren txanda ere izango da.
Abenduaren 21 honetan, erkidegoko presidentea hautatu eta Parlamentua berrituko dute extremadurarrek euren botoekin. Maria Guardiola PPko hautagaia da faborito nagusia, inkesta guztiek bera jotzen baitute irabazle, gehiengo osoa lortzea baztertu badute ere. Ika-mika izan da nagusi hauteskunde kanpainan, eta ugariak izan dira Guardiolaren eta Santiago Abascal Voxeko buruaren arteko liskarrak. Guardiolak Abascalen matxismoa salatu zuen, eta ultraeskuineko politikariak PPko buruzagiaren "biktimismoa".
42 urtean lehen aldiz, hauteskundeak aurreratu behar izan dituzte, berez 2026an egin behar baitzituzten. Extremadurako Parlamentuak 65 eserleku ditu, eta azken legealdian 28 diputatu izan ditu PPk, PSOEk ere 28 izan ditu, 5 izan ditu Voxek eta 4, berriz, Unidasek.
890.985 herritarrek dute botoa emateko eskubidea: 556.424k Badajozen eta 334.561ek Caceresen. Horietatik gehienak (300.000 inguru) Extremaduran bertan bizi dira, eta 30.610 kanpoan (atzerriko botoa). Badajozen 36 diputatu aukeratuko dituzte, eta Caceresen, berriz, 29.
Hautagaiak
Maria Guardiola (PP), Miguel Angel Gallardo (PSOE), Oscar Fernandez (Vox) eta Irene de Miguel (Unidas) dira hautagaiak.
Hauteskunde kanpaina
Beroa izan da kanpaina amaiera. Besteak beste, posta bidezko ehunka boto lapurtu dituzte, eta iruzur hotsak haizatu ditu eskuinak. Maria Guardiolak bere txoferra kaleratu du, indarkeria matxistagatik zigortua izan dela zabaldu ostean.
Emaitzak
Lehen emaitza ofizialak 21:30erako jakinaraziko dituzte, eta behin betikoak, abenduaren 26an. Ordura arte, beraz, behin-behineko emaitzak izango dira.
Inkestak
Inkesta guztien arabera (CISena barne), PPk irabaziko ditu hauteskundeak, baina ez du gehiengo osoa lortuko. Horiek betez gero, PSOEk beherakada nabarmena izango du, eta Voxek, aldiz, gorakada. Unidas ere hazi egingo dela iragarri dute.
Posta bidezko botoen lapurreta
Badajozko Fuente de Cantos udalerrian posta bidez emandako dozenaka boto ostu dituztela eta, iruzur susmoak hauspotu dituzte PPk eta Voxek. Guardia Zibilaren ustez, ordea, lapurretak ez du motibazio politikorik, eta delitugile arrunten kontua izan dela adierazi du.
Ostegunean lapurreta egin zuten Badajozko hiru posta bulegotan, eta horietako batean, Fuente de Cantos herrikoan, kutxa gotor bat ebatsi zuten, barruan 14.000 euro eta 124 boto zeudela. Guardia Zibilak "erabat kiskalita" topatu zuen kutxa hori, eta botoak inguruan barreiatuta. Diruaren arrastorik ez zuten topatu, ordea.
Zure interesekoa izan daiteke
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.