Parot doktrina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Konstituzionalak ez du onartu Parot doktrinaren aurkako helegite bat

ETAko kide Iñaki Pujanak aurkeztutako helegitea atzera bota du Auzitegi Konstituzionalak. Auzitegi Gorenera ez zuzendu izana argudiatzen du eta bide judizial arrunta jarraitzea ezinbestekotzat jo du.

ETAko Iñaki Pujana Alberdi presoak Auzitegi Konstituzionalean aurkeztutako helegitea bertan behera geratu da. Entzutegi Nazionalak Parot doktrina ezartzearen aurkako errekurtsoa aurkeztu zuen auzitegian, non kartzelatik irteera 2021eko ekainaren 28an aurreikusi zen.

Auzitegi Konstituzionalaren arabera, Pujana Alberdik ez du bide judizial arrunta jarraitu, eta besteak beste, Auzitegi Gorenean helegitea aurkeztu ez duenez, atzera bota dute errekurtsoa.

Jaiotzez Otxandiarra, Iñaki Pujana Alberdi, ETAko Tontorramendi komandoko kide izan zen Frantziara ihes egin aurretik, non 1987ko abenduan atxilotu zuten. Espainiara estraditatu aurretik, Pujanak Frantzian bete zuen zigorra 1991arte. Urte hartan Espainiako justiziaren eskuetan jarri zuten.

Orduan, Entzutegi Nazionalak 79 urteko espetxe zigorra ezarri zion Ramiro Salazar enpresari gasteiztarra hiltzeagatik, besteak beste. 2009an, epaitegi berak, Parot doctrina ezarri zion eta 2021ean jarri zioten kartzelatik irteteko data.

ETAko Iñaki Pujana Alberdi presoak Auzitegi Konstituzionalean aurkeztutako helegitea bertan behera geratu da. Entzutegi Nazionalak Parot doktrina ezartzearen aurkako errekurtsoa aurkeztu zuen auzitegian, non kartzelatik irteera 2021eko ekainaren 28an aurreikusi zen.Auzitegi Konstituzionalaren arabera, Pujana Alberdik ez du bide judizial arrunta jarraitu, eta besteak beste, Auzitegi Gorenean helegitea aurkeztu ez duenez, atzera bota dute errekurtsoa.Jaiotzez Otxandiarra, Iñaki Pujana Alberdi, ETAko Tontorramendi komandoko kide izan zen Frantziara ihes egin aurretik, non 1987ko abenduan atxilotu zuten. Espainiara estraditatu aurretik, Pujanak Frantzian bete zuen zigorra 1991arte. Urte hartan Espainiako justiziaren eskuetan jarri zuten.Orduan, Entzutegi Nazionalak 79 urteko espetxe zigorra ezarri zion Ramiro Salazar enpresari gasteiztarra hiltzeagatik, besteak beste. 2009an, epaitegi berak, Parot doctrina ezarri zion eta 2021ean jarri zioten kartzelatik irteteko data.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X