Iñaki Errazkinen ordez
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alduntzin Gipuzkoako ahaldun nagusiaren kabinete-buru izendatu dute

Larraitz Ugarte Aldundiko bozeramaileak Euskadi Irratian baieztatu duenez, Alduntzinek Errazkinen lekua hartuko du.
Juan Karlos Alduntzin Gipuzkoako Ingurumen diputatu ohia. EFE

Gipuzkoako Aldundiak Martin Garitano ahaldun nagusiaren kabinete-buru izendatu du Juan Karlos Alduntzin Ingurumen diputatu ohia, Iñaki Errazkinen ordez, Larraitz Ugarte erakundeko bozeramaileak Euskadi Irratian baieztatu duenez.

Alduntzinek kargua utzi behar izan zuen, hilaren 6an EAJk, PSE-EEk eta PPk haren aurkako zentsura mozioa onartu eta gero.

Ondoren, Iñaki Errazkin bera izendatu zuten Ingurumen diputatu.

Zure interesekoa izan daiteke

PELLO OTXANDIANO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otxandianok dio "txertoen krisiak" berriro agerian utzi duela Osakidetzak "egiturazko" arazoa duela

Pello Otxandiano EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak ohartarazi duenez,  iraungitako txertoen "krisia" ez dago "konponduta", informazioa argitzea falta delako. Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua egin du egoeraren erantzule. "Osakidetzaren egiturazko arazoak jarraitzen du, gutxi asko, orain bi urte zegoen egoera berean", zehaztu du.   

Gehiago ikusi
Publizitatea
X