SARE SOZIALAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchezek esan du "tekno-oligarkek ez dutela demokrazia makurraraziko"

Espainiako Gobernuko presidenteak, izenik esan gabe, Telegrameko kontseilari delegatuari erantzun dio gaur Bilbon, sare sozialen inguruko neurri berrien aurrean atzo plataformako buruak honen aurka egin ondotik. 

El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, tras intervir durante la clausura el Congreso Nacional de Industria
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Industriari buruzko Kongresu Nazionala itxi du Bilbon. Argazkia: EFE

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarritako 16 urtetik beherakoei sare sozialak debekatzeko proposamenak eztabaida sortzen jarraitzen du. Asteazken honetan, Telegrameko fundatzaileak Espainiako Gobernuko presidentearen aurka egin zuen,  eta mezua igorri zien erabiltzaileei, ohartaraziz Pedro Sanchezek iragarritako neurriek "zaintzapeko estatu" bihur dezaketela Espainia, "babesaren aitzakian".  

Ostegun honetan, Bilbon egin den Industriaren Kongresu Nazionalaren amaieran, Sanchezek izenik aipatu ez badu ere, erantzun egin dio Telegram plataformako buruari, eta adierazi du "tekno-oligarken algoritmoak ez duela demokraziaren ahotsa makurraraziko.

Era berean, Espainiako presidenteak konpromisoa hartu du gazteak sare sozialen "unibertso toxiko eta zigorgabetik" babesteko konpromisoa hartu du.

Pavel Durov Telegramen sortzaileak atzo arratsaldean erabiltzaileei mezu bat bidali zien "erne" egon zitezen eskatuz, gardentasuna exijitzeko eta beren eskubideen alde borrokatzeko eskatuz. 

Hitzok esan zituen Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea sare sozialen inguruan iragarritako plana tarteko. Besteak beste, 16 urtetik beherakoei sare sozialak erabiltzea debekatuko diete eta algoritmoak manipulatzea d

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X