Nola kontrola daitezke sare sozialak?
Legedia moldatuta ezarri nahi du Espainiako Gobernuak sare sozialen eta plataforma digitalen gaineko kontrola. Helburua herritarren eskubideak babestea da, bereziki, adin txikikoena.
Sare sozialen eta plataforma digitalen erabilera arautzeko hainbat neurri iragarri ditu gaur Espainiako Gobernuak. Besteak beste, 16 urtetik beherakoei sare sozialak erabiltzea debekatuko diete eta algoritmoak manipulatzea delitu gisa jasoko da. Horretarako, Zigor Kodea moldatuko da eta Lege Organiko berezitu bat onartuko da.
Hauek dira Pedro Sanchezen Gobernuak eman nahi dituen urratsak:
- Plataforma digitalen jabeen erantzukizun penala: sare sozialetan argitaratzen diren legez kanpoko edukien gaineko erantzukizun penala plataforma digitalen zuzendari edo arduradunena izango da. Batez ere, legea urratzen duten edukiak erretiratzea eskatu eta agindua betetzen ez dutenei eskatuko zaizkie erantzukizunak.
- Algoritmoen manipulazioa zigortuko da: delitu gisa jasoko da algoritmoak manipulatzea legez kanpoko edukiak errazago zabaltzeko, eta datuak prozesatzeko sistema automatikoen funtzionamendua helburu jakin batekin aldatzea.
- 'Gorrotoaren eta Polarizazioaren Aztarna': gorrotoa zabaltzeko eta polarizazioa sustatzeko sare sozialek dituzten prozedurak zaindu eta neurtuko dira, eta horien berri emango da. Plataformen eta algoritmoen portaera aztertuko duten erremintak jarriko dira martxan. Inguru digital seguruak sortzea da helburua.
- 16 urtetik beherakoei sare sozialak erabiltzea debekatuko zaie: Frantzian eta Australian egin duten bezala, 16 urtetik beherakoei sare sozialak erabiltzea debekatuko zaie. Plataformen ardura izango da adina baieztatzeko sistema eraginkorrak inplementatzea. Neurri hori ezartzeko, Inguru digitaletan adingabeak babesteko legea onartuko da.
- Zero tolerantzia, adingabeen eduki sexualizatuekin lotutako arau-hausteen aurrean: Espainiako Gobernuak ziurtatu du "zero tolerantzia" izango dutela adimen artifizialaren bidez adigabeen irudiak eta sexua lotzen eta zabaltzen dituzten plataformen arau-hausteekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.