EAErako zerga turistikoa onartzeko aurreproiektua, martxan: eguneko 7,5 eurorainokoa izan daiteke
Egonaldi turistikoen gaineko zerga udarako indarrean izatea aurreikusten dute Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko aldundiek. Udalerri guztietan, baina, ez da aldi berean indarrean sartuko, batzar nagusiek zerga onartu eta foru araua lurralde bakoitzeko aldizkari ofizialetan argitaratu ostean, udalek sei hilabeteko epea izango dutelako udal-ordenantzak egokitzeko. Udalerri bakoitzari dagokio zerga kobratzea.
Hoteletako zerga turistikoa. Argazkia: Orain
Pertsonako eta eguneko 7,5 eurorainoko zerga turistikoa aurreikusten du EAEko hiru foru aldundiek gaur aldi berean argitaratu duten Egonaldi Turistikoen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren Aurreproiektuak. Zerga berria udarako indarrean egotea da asmoa. Establezimendu turistikoak arduratuko dira turistari zerga hori eskatzeaz, eta egonaldiei buruzko informazio zehatza tokian tokiko udalei helarazi beharko diete gero.
Establezimendu motaren arabera, 0,75 eta 5 euro arteko zergak aurreikusi dituzte, eta udalek % 50erainoko errekargua ezarri ahal izango diote 750 ostatu-plaza edo gehiago dituzten udalerrietan. Halaber, ordenantza fiskal bidez, % 100erainoko hobaria ezarri ahal izango dute zerga kuotaren gainean 25 ostatu-plaza edo gutxiago dituzten udalerrietan.
Zenbatekoa zehazteko, establezimendu mota eta egun kopurua hartuko dira kontuan. Nolanahi ere, gehienez bost egun zenbatuko dira turista bakoitzeko. Turistek ezezik, bertakoek ere ordaindu beharko dute zerga ostatuetan.
Salbuespenak ere jasotzen ditu aurreporiektuak, eta besteak beste zerga turistikoa ez zaie ezarriko administrazio publikoek antolatutako helburu turistikoetarako programetan parte hartzen dutenei, adingabeei, % 65etik gorako mendekotasuna edo desgaitasuna dutenei, ikasleei edota osasun arrazoiengatik bidaiatzen dutenei.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako batzar nagusiek eztabaidatu eta onartu beharko dute aurreproiektua, eta foru araua lurralde bakoitzeko argerkari ofizialetan argitaratu ostean sartuko da indarrean. Ondoren, udalek sei hilabeteko epea izango dute udal ordenantzak egokitzeko.
Urrats garrantzitsua eman dela adierazi du Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo sailburuak.
Turismo-tasa
Hurtado sailburuak turismo-zerga 2027an EAE osoan aplikatu ahal izatea espero du
Javier Hurtado Turismo sailburuak "positibotzat" jo du aldundiek egindako foru arauaren edukia, eta hiru lurralde historikoetarako araudi "homogeneoa" dela nabarmendu du. Gainera, zerga progresiboa izatea txalotu du, "gehien duenak gehiago ordaintzea" eragingo duelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.