EUSKO LEGEBILTZARRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Justizia Administrazioan euskara sustatzea eskatzen duen ekimena atera dute aurrera EAJk eta PSE-EEk

Administrazio publikoan euskararen eskakizuna blindatu ahal izateko legearen negoziazioan jarrerak urrunduta dituztenean, jeltzaleek eta sozialistek bat egin dute gaur Legebiltzarrean euskararekin lotutako ekimen batean.   

 

Iragarkia
josune escota
18:00 - 20:00

Justizia Administrazioan "euskarazko zerbitzuen erabilera" sustatzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Gasteizko Gobernuari, EAJk eta PSE-EEk aurrera atera duten zuzenketa baten bidez.  Halaber, Justiziarako oposizioetan perfil zehatzetarako plazetan euskararen errekerimendua blindatzeko proposamena ere jasotzen du testuak. 

Alderdi Popularrak eraman du gaia Legebiltzarrera, legez besteko proposamen batean. Bertan, Justizia Administrazioko hizkuntza eskakizunak arautzen dituen dekretua "premiaz" moldatzea eskatu dute, eta euskara eskakizunak behin behinean baliogabetzea. Atzera bota dute popularren proposamena; EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Sumarrek kontra bozkatu dute (65 boto), eta PPk eta Voxek, alde (zazpi boto).

Jeltzaleek eta sozialistek aurkeztutako zuzenketak, berriz, aurrera egin du, bi alderdion 37 botoekin. EH Bildu eta Sumar abstenitu egin dira (27), eta PPk eta Voxek aurkako botoa eman dute. 

Euskararen normalizazioa blindatu ahal izateko legearen negoziazioan jarrerak urrunduta dituztenean iritsi da EAJ eta PSE-EE  arteko akordioa euskararekin lotuta. Bi alderdiok PPri aurpegiratu diote gai hau ateratzea gobernuko kideen artean tentsioak eta desadostasunak astintzeko helburuarekin. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X