Basagoiti: 'PP indartsu badago, Bildu ez da instituzioetara iritsiko'
Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak baieztatu duenez, urriaren 21eko hauteskundeetan bere alderdia “indartsu” baldin badago, “Bildu instituzioetara heltzea ekidingo du”.
“Hauteskundetako giltzarria Alderdi Popularraren indarra da, ez baitugu interesik ez Bildurekin, ezta ezkerrarekin eta nazionalismoarekin ere”, azpimarratu du Basagoitik RNE irrati katean.
“Indartsu dagoen heinean, PPk Bildu erakundeetara heltzea saihestuko du, eta legegintzaldian zein koalizio eta zein akordio izango diren eta Ajuria Enean nor eseriko den erabakiko du”, PPko Euskadiko presidentearen arabera.
Basagoitiren ustez, “Euskadin, galdeketek beti lehenetsi dute nazionalismoa, Alderdi Popularraren kalterako”, eta gogorarazi du “toki guztietan boto ezkutua existitzen bada ere, Euskadiren kasuan nabarmenagoa” dela hori. “Duela hiru urteko hauteskundeetako galdeketetan, PP desagertu egingo zela agertzen zen; bada, PPk Eusko Jaurlaritzan egotea erabaki du”, erantsi du.
Zentzu horretan, “EAJrekin gobernu akordio bat lortzeko asmorik” ez duela nabarmendu du Antonio Basagoitik, baina “ahalik eta eserleku gehien” eskuratu nahi ditu, “Bildu euskal erakundeetara ez iristeko”. Haren iritziz, “atzerapauso izugarria izango litzateke” hori.
“Hauteskundeetako giltzarria alderdi popularraren indarrean dago, Bildurekin interesik ez dugun bakarrak garelako, ez eta ezkerrarekin eta nazionalismoarekin ere” azpimarratu du Basagoitik RNE irratian.
“PP indartsu dagoen heinean, Bildu erakundeetara heltzea saihestuko du, eta koalizioak, legegintzaldiko akordioak eta Ajuria Enean eseriko dena zein izango den erabakiko ditu”, PPko Euskadiko presidentearen arabera.
Basagoitiren ustez, "Euskadin, galdeketek beti nazionalismoa lehenetsi dute, alderdi popularraren kalterako”, eta gogorarazi du; “toki guztietan boto ezkutua existitzen bada, Euskadiren kasuan nabarmenagoa” dela hori. “Duela hiru urteko hauteskundeetako galdeketek PP desagertzen zela zioten, ba PPk Eusko Jaurlaritzan egotea erabaki du”, erantsi du.
Zentzu horretan, “EAJrekin Gobernu akordio bat lortzeko asmorik ez” duela nabarmendu du Antonio Basagoitik, baina “ahalik eta eserleku gehien” eskuratu nahi ditu, “Bildu euskal erakundeetara ez iristeko”, bere iritziz, hori “atzerapauso izugarria izango litzateke”.
Zure interesekoa izan daiteke
Pradalesek humanismoa aldarrikatu du ziurgabetasunaren aurrean Euskadiren "euskarri sendoena" bezala
Lehendakariak Jose Maria Arizmendiarrieta, euskal kooperatiben mugimenduaren sortzailea, eta Jose Antonio Agirre lehendakaria aipatu ditu humanismoaren erreferente gisa, eta kontzeptu hori eguneratzea beharrezkotzat jo du.
Eusko Jaurlaritzak ostegunean hasiko du urte politiko berria
Besteak beste, etxebizitzaren prezioak, Osakidetzako itxaron-zerrendek, transferentziek eta erreforma fiskalak markatuko dute agertoki politikoa udazkenean.
Valcalderan fusilatutakoak omendu dituzte Iruñean eta Cadreitan, 90 urte betetzen direnean
1936an, agintari militarrek 52 preso errepublikano atera zituzten Iruñeko kartzelatik, askatuko zituztelako aitzakian, baina hil egin zituzten. Bederatzi hamarkada geroago, ez dakite non dauden haien gorpuzkiak.
Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Feijook Sanchezi "osasun arriskuagatik"
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, uztailaren amaieran migratzaileak masiboki sartu ostean atzeman diren gaixotasun infekzioso eta kutsakorrak direla eta. Horren hitzetan, sarna eta tuberkulosi kasuak daude eta "osasun-arriskua" dago.
Bizirik dauden migratzaileak eta hildakoen gorpuak aberriratzeko eskatu dio Marokok Espainiari
Marokoko Justizia ministroak Espainiarekin akordio bat sinatzeko eskatu du, eta ziurtatu du Maroko prest dagoela autobusak Ceutara bidaltzeko, bizirik dauden migatzaileak hartzeko.
Gorenak atzera bota du ministroak abuztuan Senatuan agertzera behartzeko PPk egindako premiazko eskaera, Ceutako krisia dela eta
Nuñez Feijook Gobernuari eskatu dio baimena eman diezaiola Felipe VI.ari hiri autonomoa bisitatzeko, erregeak “Ceutara joan nahi duelako hala dagokiolako”.
Espainiako Gobernuak uste du posible dela 500 neska Penintsulara eramatea "aste gutxi barru"
Gazteria eta Haurtzaro arloak adierazi du astebete daramala gai honetan lanean Ceutako agintariekin, eta proposamen zehatz bat egingo duela.
Irunen hegoaldeko erronda, saihesbidea eta AP-8 autobidean 3. erreia egiteko beharra defendatu du Labordak
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan Cristina Laborda Irungo alkateak esan duenez, urteak behar dira errepideak egiteko, eta erabaki batzuk duela 20 urte hartu behar izan zirela kritikatu du.
Gipuzkoak "plan estruktural bat" eskatu dio Espainiako Gobernuari Ceutako adingabeak hartzeko
Irune Berasaluze foru bozeramaileak adierazi du Gipuzkoa prest dagoela adin txikikoak hartzeko. Hori bai, baldintza batzuk ezarri dizkio Espainiako Gobernuari. Ezinbestekoa da, bere hitzetan, plan estruktural bat edukitzea, eta inprobisazioek ez dute lekurik izan behar.
"Politikan gizatasunez jardutea" eskatu du Chivitek, Ceutan bakarrik dauden adingabeen egoeraren aurrean
Maria Chivitek eskatu du alde batera uzteko Ceutan familiarik gabe dauden haurren egoera "deshumanizatzeko" ahalegina. Adingabe horien "muturreko egoera" nabarmendu du Nafarroako presidenteak, eta berretsi du Nafarroak beteko dituela bere betebeharrak, baina gainerako erkidegoei ere gauza bera egiteko deia luzatu die.