Urkulluk ez du sinesten Lopezek Bildurekin itunik egingo ez duenik
Iñigo Urkullu EAJko presidenteak zalantzan jarri du Patxi Lopezek esandakoa; urriaren 21eko hauteskundeen ostean Bildurekin itunik egingo ez duela esan zuen lehendakariak. Izan ere, "pilatutako esperientziaz" mintzatu da Urkullu: "Aurreko hauteskundeetan ere PPrekin itunik egingo ez zuela ziurtatu zuen Lopezek, eta elkarrekin egon dira".
EAJko lehendakarigaiak ez du koalizioei buruz hitz egin nahi izan. Ser irrati kateari eskainitako elkarrizketa batean adierazi duenez, "emaitza aritmetikoetatik haratago", EAJrentzat lehentasuna krisi ekonomikotik ateratzeko lan egitea, Euskadin elkarbizitza politikoa normaltzea eta autogobernua garatzea dira.
Urkulluk esan du bere alderdiak adostasunak eta erakundeen arteko koordinazioa eskatuko dituela, eta hori da, bere esanetan, "alderdiaren itxaropena: adostasun horiek lortu ahal izatea".
Euskobarometroak esan bezala PPrekin aurrekontuak onartuko dituen eta Bildurekin gai subiranoak adostuko dituen galderari erantzunez, "iritzi bat besterik ez" dela esan du Iñigo Urkulluk.
Lehendakariarekin komunikazio falta duela ere azpimarratu du EAJko buruak, eta esan du "euren kontuez" ez dutela apiriletik hitz egin; telefonoz hitz egin zuten, orduan. Harrezkero, ez dute kontakturik izan, eta ez "borondaterik ezagatik" gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Pradalesek humanismoaren alde egin du ziurgabetasunaren aurrean, Euskadiren "euskarri sendoena" delakoan
Lehendakariak Jose Maria Arizmendiarrieta, euskal kooperatiben mugimenduaren sortzailea, eta Jose Antonio Agirre lehendakaria aipatu ditu humanismoaren erreferente gisa, eta kontzeptu hori eguneratzea beharrezkotzat jo du.
Eusko Jaurlaritzak ostegunean hasiko du urte politiko berria
Besteak beste, etxebizitzaren prezioak, Osakidetzako itxaron-zerrendek, transferentziek eta erreforma fiskalak markatuko dute agertoki politikoa udazkenean.
Valcalderan fusilatutakoak omendu dituzte Iruñean eta Cadreitan, 90 urte betetzen direnean
1936an, agintari militarrek 52 preso errepublikano atera zituzten Iruñeko kartzelatik, askatuko zituztelako aitzakian, baina hil egin zituzten. Bederatzi hamarkada geroago, ez dakite non dauden haien gorpuzkiak.
Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Feijook Sanchezi "osasun arriskuagatik"
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, uztailaren amaieran migratzaileak masiboki sartu ostean atzeman diren gaixotasun infekzioso eta kutsakorrak direla eta. Horren hitzetan, sarna eta tuberkulosi kasuak daude eta "osasun-arriskua" dago.
Bizirik dauden migratzaileak eta hildakoen gorpuak aberriratzeko eskatu dio Marokok Espainiari
Marokoko Justizia ministroak Espainiarekin akordio bat sinatzeko eskatu du, eta ziurtatu du Maroko prest dagoela autobusak Ceutara bidaltzeko, bizirik dauden migatzaileak hartzeko.
Gorenak atzera bota du ministroak abuztuan Senatuan agertzera behartzeko PPk egindako premiazko eskaera, Ceutako krisia dela eta
Nuñez Feijook Gobernuari eskatu dio baimena eman diezaiola Felipe VI.ari hiri autonomoa bisitatzeko, erregeak “Ceutara joan nahi duelako hala dagokiolako”.
Espainiako Gobernuak uste du posible dela 500 neska Penintsulara eramatea "aste gutxi barru"
Gazteria eta Haurtzaro arloak adierazi du astebete daramala gai honetan lanean Ceutako agintariekin, eta proposamen zehatz bat egingo duela.
Irunen hegoaldeko erronda, saihesbidea eta AP-8 autobidean 3. erreia egiteko beharra defendatu du Labordak
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan Cristina Laborda Irungo alkateak esan duenez, urteak behar dira errepideak egiteko, eta erabaki batzuk duela 20 urte hartu behar izan zirela kritikatu du.
Gipuzkoak "plan estruktural bat" eskatu dio Espainiako Gobernuari Ceutako adingabeak hartzeko
Irune Berasaluze foru bozeramaileak adierazi du Gipuzkoa prest dagoela adin txikikoak hartzeko. Hori bai, baldintza batzuk ezarri dizkio Espainiako Gobernuari. Ezinbestekoa da, bere hitzetan, plan estruktural bat edukitzea, eta inprobisazioek ez dute lekurik izan behar.
"Politikan gizatasunez jardutea" eskatu du Chivitek, Ceutan bakarrik dauden adingabeen egoeraren aurrean
Maria Chivitek eskatu du alde batera uzteko Ceutan familiarik gabe dauden haurren egoera "deshumanizatzeko" ahalegina. Adingabe horien "muturreko egoera" nabarmendu du Nafarroako presidenteak, eta berretsi du Nafarroak beteko dituela bere betebeharrak, baina gainerako erkidegoei ere gauza bera egiteko deia luzatu die.