Eusko Jaurlaritzaren kontuak ikuskatzea eskatu du Urkulluk
Iñigo Urkullu EAJren presidente eta lehendakarigaiak Eusko Jaurlaritzari kontu-ikuskapen "independentea" egitea eskatu du, Jaurlaritzaren barne organoen "zintzotasun irudia" indartzeko.
Urkulluren esanetan, Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak Jaurlaritzaren kontuak azaltzeko egindako agerraldiaren ostean, beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzaren kontuak "berrikustea" eta "bere tokian jartzea". Horretarako, "kanpoko kontu-ikuskapen independentea" omen da bidea.
EAJren presidenteak esan du "konfiantza" duela Jaurlaritzako barne organoetan, baina "auditoria independentea egiteak gardentasuna eta zintzotasuna" erakutsiko lituzkeela
azpimarratu du.
Murrizketak
Bestalde, atzeralditik ateratzeko "esfortzu gehigarriak" egin beharko dituztela dioenean "murrizketez" aritzea ukatu du. "Gastua lehenetsi" eta "eraginkorragoa izan" behar dela esan nahi omen zuen hitz horiekin.
Horren harira, EAJk "laguntza sozialetan" ez duela "murrizketarik egingo" hitzeman du, eta "zergak igo gabe ekonomia indartzeko eta enplegua sortzeko diru-iturriak" bilatuko dituztela agindu du.
Jaurlaritzaren erantzuna
Eusko Jaurlaritzak, bestalde, ''etsipena'' agertu du, haren ustez, Jaurlaritza ahultzeko, ''Euskadiren irudiari eraso eta kalte'' egiten diolako EAJk. Horren harira, Administrazioaren inguruan ''oinarririk gabeko'' zalantzak sorraraztea egotzi die jeltzaleei egungo Jaurlaritzak.
Ohar batean, Jaularitzak erabat ukatu du Euskadiko kontuetan informazio falta dagoela, eta, joan den astean bertan, Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak datuen berri zehatz-mehatz emateko agerraldia egin zuela gogoratu du. ''Ez da egon gurea bezain Gobernu gardenik'', erantzun dio Urkulluri.
Zure interesekoa izan daiteke
Horrela azaldu zuen ‘The New York Times’ egunkariak Martxoaren 3ko sarraskia
Lau hamarkada lehenago Gernikako bonbardaketarekin egin bezala, 'The New York Times' egunkariak mundu zabalean hedatu zuen Gasteizen izandako sarraskia, Henry Ginigerrek idatzitako kronika baten bidez.
Gasteiz hautsi zuten 12 orduak
Erregimenak modu bortitzean zapaldu zituen langile mugimenduaren protestak, eta errepresio latza utzi zuen. Hona Gasteiz aldatu zuten 12 orduen kronologia.
“Apaizen eta militarren" hiriak eztanda egin zuen eguna
Hiri eraberritua zen Gasteiz 1976ko martxoan. Hogei urtean biztanleria hirukoiztu egin zuen, eta langile mugimenduak indarra hartu zuen. Erregimena, ordea, aldaketa politiko eta sozialerako bulkada hura zapaltzen saiatu zen
Modu berezian gogoratuko dituzte gaur martxoaren 3ko biktimak Gasteizen, sarraskiaren 50. urteurrenean
Ekitaldi nagusia 17:00etan egingo da, Zaramaga auzoan dagoen monolitoan, Martxoak 3 elkarteak eta ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek antolatuta. Ondoren, 18:30ean, martxa bat egingo dute Katedral Berritik Ama Zuriaren plazaraino. Goizean, berriz, Gogora institutuak deituta, ekitaldi instituzionala egingo da.
Ipar Irlandako 'Igande odoltsua' martxoaren 3rako erreferente dela uste du EH Bilduk
Koalizioko kideak Ipar Irlandako ordezkaritza batekin bildu dira, eta bilera horren ostean, Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak esan du Sanchezen Gobernuak David Cameronen bidea jarraitu beharko lukeela.
EHUko errektoretza taldeak "onartezintzat" jo du Arabako campusean ke poteak jaurti izana
Martxoaren 3ko sarraskiaren urteurrenaren bezperan, ikasle talde batek ke poteak jarri ditu Arabako campuseko lau fakultatetan, eta, ondorioz, protokoloa aktibatu dute eta ikasgelak hustu behar izan dituzte. Errektoretzak ohar bidez esan du ikasleen "aldarrikapenerako eta protestarako eskubidea" babesten duela, baina ez dituela onartuko "pertsonen segurtasunaren, bizikidetzaren eta gainerako unibertsitate-komunitatearen hezkuntzarako oinarrizko eskubidearen aurkako metodoak".
EHUren Arabako campusa jendez hustu dute, hainbat lagunek ke poteak jaurti baitituzte
11:30 aldera, Arabako campuseko lau fakultatetan ke poteak bota dituzte. Alarmak jo du, protokoloa aktibatu dute eta eraikinak jendez hustu dituzte. Martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urtemugarako antolatutako ekitaldi bat iragartzeko egin du omen du ekintza Euskal Herriko Ikasle Antolakunde Sozialistak.
Zapaterok ukatu egin du Plus Ultrarekin "inolako harremanik" izatea, eta gezurtatu egin du Abalosekin zein beste agintari batzuekin bilerak egin izana
Espainiako Gobernuko presidente ohiak agerraldia egin du, astelehen honetan, Senatuan Koldo auziari buruz egiten ari diren ikerketa batzordean, eta UPNk Plus Ultrarekin duen loturari buruz egindako galderak erantzun ditu, besteak beste.
Juan Mari Aburto: “Bilboko turismo tasa nekez sartuko da indarrean aurten”
Bilboko alkateak onartu du 2026an aktibatu nahiko lukeela tasa turistikoa, horrek izango lukeen eragin ekonomikoagatik, baina ohartarazi du epe administratiboek zaildu egiten dutela. Ordenantza, ziurrenik, datorren urterako onartuko da. Aburtok gogorarazi du turismoa tokiko ekonomiaren % 8 dela, eta diru-bilketak bilbotarren bizi-kalitatea hobetzeko eta hiriko garapena eta enplegua indartzeko balioko duela.
"Ez du zentzurik M3aren erantzukizuna gobernu sozialista bati eskatzea, biktimak gu izan ginelako"
Martxoaren 3ko sarraskiaren erantzukizun eskaeraren inguruan mintzo da Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusia, Radio Euskadiko Boulevard irratsaioan egindako elkarrizketan.