EHUko errektoretza taldeak "onartezintzat" jo du Arabako campusean ke poteak jaurti izana
Martxoaren 3ko sarraskiaren urteurrenaren bezperan, ikasle talde batek ke poteak jarri ditu Arabako campuseko lau fakultatetan, eta, ondorioz, protokoloa aktibatu dute eta ikasgelak hustu behar izan dituzte. Errektoretzak, ohar bidez, esan du ikasleen "aldarrikapenerako eta protestarako eskubidea" babesten duela, baina ez dituela onartuko "segurtasunaren, bizikidetzaren eta gainerako unibertsitate-komunitatearen hezkuntzarako oinarrizko eskubidearen aurkako metodoak".
EHUko errektoretza taldeak "irmoki arbuiatu" du Arabako campusean ikasle talde batek ke poteak jaurti izana, eta jazotakoa "onartezina" dela adierazi du. Gaur goizean, 1976ko martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteurrenaren bezperan, ikasle talde batek ke poteak jarri ditu campuseko lau eraikinetan. Hori dela eta, prebentzio protokoloa aktibatu dute eta eraikinak hustu dituzte suhiltzaileek egoera bere onera itzularazi duten arte.
Gertaeraren harira, oharra kaleratu du eguerdian EHUko Errektoretzak. Idatzian azaldu duenez, aurreko urteetan ere antzeko gertakariak izan dira campusean. Horien guztien aurrean "irmo" erantzun nahi izan du Joxerramon Bengoetxea buru duen taldeak. Batetik, adierazi du "unibertsitatea bizia, kritikoa eta aktiboa" dela sinisten duten aldetik, "aldarrikapenerako eta protestarako eskubidea beti defendatuko" dituztela, baina zehaztu du "jarduera hori pertsonak errespetatuz eta gizarte osoarenak diren ondasun publikoak zorrotz zainduta" gauzatu behar dela.
Hala, nabarmendu du ezin dutela onartu "protestarako eskubide legitimoa bahitua izatea segurtasunaren, bizikidetzaren eta gainerako unibertsitate-komunitatearen hezkuntzarako oinarrizko eskubidearen aurka jotzen duten metodoen bidez". Era berean, gogora ekarri du "leku itxi eta jendetsuetan ke poteak erabiltzeak kalte larriak eragin ditzakeela".
Bestalde, "bizikidetzaren eta aldarrikapen baketsuaren aldeko konpromiso irmoa" adierazi du errektoretza taldeak.
Azkenik, honakoa erantsi du: "Konpromiso kolektiborako eta pertsonak zaintzeko deia berresten dugu. Gure lehentasun nagusia izan da eta izango da gure erkidego osoaren segurtasuna eta ongizatea zaintzea".
Ramiro Gonzalezek "berehalako neurriak" eskatu ditu
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak Arabako campusean gertatutakoa gaitzetsi du, eta "berehalako neurriak" hartzeko eskatu dio Errektoretzari. X sare sozialean kaleratutako zenbait mezutan, errektoretza taldearen erreakzioa kritikatu du Gonzalezek. "Arbuiatzea iritzi bat da. Gaitzesteak gertatutakoa larria dela esatea eta horren araberako neurriak hartzea dakar. EHUko errektoreari entzun diot gertatutakoa 'arbuiatzen' zuela. Ezin dira halako adierazpen orokorrak egin campusaren segurtasuna eta bizikidetza jokoan daudenean", adierazi du.
Bestalde, Muriel Larrea PPko legebiltzarkideak "faxistatzat" jo ditu ke poteak jaurti dituztenak, eta "berehala kanporatu" behar dituztela defendatu du. Errektoretzari campuseko "segurtasuna eta askatasuna" bermatzeko eskatu dio.
Zure interesekoa izan daiteke
Josu Zabala Erasun gogoratu dute Hondarribian, haren heriotzaren 50. urteurrenean
Josu Zabala Erasun 1976an hil zen Guardia Zibilaren tiroen ondorioz, Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' ETAko kidearen bahiketaren aurka egindako manifestazio batean.
Ertzain baten aurkako pintaketa bat agertu da Gasteizko bere etxe ondoan
Segurtasun Sailak poliziak seinalatzeak eta mehatxuak gaitzetsi ditu, "iraganeko garaiak gogora ekartzen dituztelako eta eraso egiten dietelako, ez bakarrik aipatutako agenteari eta Ertzaintzari, baita demokraziaren eta bizikidetzaren oinarriei ere". ESAN eta SIPE sindikatuek ere gaitzetsi dute gertatutakoa.
Agirrek "erreparazio publikoa" eskatu du Irurak Bat jauregitxoaren harira, "aurrera egitea" nahikoa ez dela iritzita
Alkatearen arabera, hilabeteotan auzi juridikotik harago joan da eztabaida, salaketa oso larriak egin baitira kaltetu diren pertsonen eta EAJren aurka; horregatik, argi esan du ez dela nahikoa gertatutakoa atzean uztea.
Lehendakariak ziurtatu du ez dagoela inolako kriminalitate antolaturik gaur egun Euskadin
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketan, Imanol Pradales lehendakariak adierazi du azken urteotako hilketak, batez ere, drogek, mendekotasunek edo genero-indarkeriak eragindako harreman pertsonalen narriadurarekin lotuta daudela. Gaur egun Euskadin ez dagoela inolako delinkuentzia antolaturik nabarmendu du.
Isuskitza mendiko gurutze frankista bota du Ernaik
Errekete frankisten omenez Isuskitza mendian (Araba) 1940an jarritako gurutzea bota du Ernaik, baita bideoz grabatu eta sareratu ere. Gazte antolakundearen arabera, “faxismoak ez du lekurik gure herrian”, eta hilaren 13an Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Nora Abetek (PSE-EE) Bilboko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu du
Bilboko Udaleko egungo alkateorde eta PSE-EEren bozeramaileak azaldu duenez, bere hautagaitza "hurbiltasunetik, entzute-ahalmenetik eta erabakiak hartzeko gaitasunetik" sortu da.
Gipuzkoako Foru Aldundia datorren astean hasiko da aurrekontuak eta neurri fiskalak negoziatzen
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarri du oposizioko taldeekin elkarrizketa sorta bat hasteko asmoa duela, lurraldeko aurrekontuen eta zenbait neurri fiskalen inguruan negoziatzen hasteko.
Lehendakariak ekonomiari, autogobernuari eta etxebizitzari buruzko akordioak planteatuko ditu alderdi eta gizarte-eragileekin egingo duen bilera-sortan
Topaketak irailaren 8tik 15era egingo dira, elkarrizketa indartzeko eta aliantzak sustatzeko helburuarekin. Nazioarteko ziurgabetasunak eta 2027ko hauteskunde-zikloak markatutako testuinguruan burutuko dira.
Imanol Pradales: "Irailaren 8an hasiko gara alderdi politiko, sindikatu eta patronalarekin biltzen"
Imanol Pradales elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Lehendakariak bertan jakinarazi duenez, erronda politikoa irailaren 8an hasiko du, asteartean, eta bilera horietan jorratuko diren gaiak iragarri ditu.
Pradalesen ustez, Sanchezen gobernua "nokeatuta" dago, eta Ceutako krisiari erantzuna eman ezean legealdia amaitu beharko luke
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioari eskainitako elkarrizketan, alderdi politiko eta eragile sozioekonomikoekin bilera-sorta irailaren 8an hasiko duela iragarri du lehendakariak.