Honela azaldu zuen "The New York Times" egunkariak martxoaren 3ko sarraskia
Lau hamarkada lehenago Gernikako bonbardaketarekin egin bezala, The New York Times egunkariak mundu zabalean hedatu zuen Gasteizen izandako sarraskia, Henry Ginigerrek idatzitako kronika baten bidez.
The New York Timesek Martxoaren 3ari eskainitako titularretako baten irudia, Gasteizen dagoen erakusketa batean ikusgai. Argazkia: EITB Media
Bonbardaketek Gernika suntsitu zutenean gertatu bezala, The New York Times egunkaria giltzarri izan zen martxoaren 3ko sarraskia mundu zabalean hedatzeko. 1937ko apirilean George Steerrek zabaldu zuen frankistek isilarazi nahi izan zutena, eta, lau hamarkada geroago, 1976ko martxoan, Henry Ginigerrek hartu zuen lekukoa, eta sarraskia lau haizetara zabaldu zuen.
Martxoaren 5eko edizioan eman zuen albistea The New York Times egunkariak. “Gobernuaren eta Poliziaren aurkako haserre-olatu" baten berri eman zuen.
“180.000 biztanleko hiri hau, normalean bizia eta jendetsua, erabat geldirik geratu zen; bitartean, manifestazioak piztu ziren Bilbon, Iruñean eta Donostian, Poliziak su-armak herritarren kontra erabiltzeagatik protesta egiteko”, jaso zuen egunkari estatubatuarrak.
Ginigerren ekarpena
Henry Giniger kazetari prestigiotsuaren sinadura zeraman martxoaren 3aren gaineko lehen kronikak. Berak eman zuen frankismoaren azken urteen eta Trantsizioaren hasieraren berri The New York Times egunkarian.
ETAk Carrero Blanco hil zuen atentatuaren berri eman zuen, Francoren heriotzaz idatzi zuen eta Euskal Herrian bizi zen giro gatazkatsua islatu ohi zuen bere kroniketan.
Eskarmentu handia eta usaimen politikoa zituen, eta bere lehen kronikan azaldu zuen nola sarraskiak biderkatu zituen zalantzak Espainiaren etorkizun politikoaz: posible izango al zen trantsizio baketsu bat?
“Bi hilabeteko lan-gatazkaren amaiera tragikoak nabarmen areagotu ditu zalantzak, eta ez dago argi Espainia gai izango ote den erregimen demokratiko baterantz trantsizio baketsua egiteko; hori baita Juan Carlos I.a erregeak eta haren Gobernuak adierazitako helburua”, jaso zuen.
Arabako erakundeen erreakzio kritikoen berri ere eman zuen: “Arabako Probintzia Kontseiluak, Espainiako lau euskal probintzietako bat ordezkatzen duenak, bere “atsekabea” agertu du Gobernuak jokatu zuen moduaz. Erakundeak bilerak eskatu ditu bai Carlos Arias Navarro Gobernuko presidentearekin, bai Manuel Fraga Iribarne Barne ministroarekin, bere kexak aurkezteko (…). Udalak ere gaitzetsi ditu Gobernuaren neurriak, eta kezka agertu du ordena publikoa bermatzeko erabilitako bitartekoak direla eta”.
Azalean
Lehen kronika haren hurrengo egunean, The New York Times egunkariko berriemailearen artikulu batek martxoaren 3ko sarraskiaren ondorioz deitutako greba orokorraren berri eman zuen. “Basque general strike set Monday” (Euskal greba orokorra, astelehenerako), jaso zuen.
Albiste hura The New York Timesen lehen orrian agertu zen. Gasteizko sarraskia, munduko hedabiderik garrantzitsuenetako baten azalean.
Hurrengo egunetan, Gasteizko sarraskiak beste egunkari entzutetsu batzuen orrialdeetara ere heldu zen; hala nola, The Times, Libération, Le Monde eta La Repubblica egunkarietara. Egunotan Ignacio Aldecoa Kultur Etxean ikusgai dagoen erakusketa batek oihartzun haren berri jaso du.
Ginigerren bidea
Ginigerrek euskal errealitatea ondo ezagutzen zuen, eta hurrengo hilabete eta urteetan ere Espainiako Trantsizio nahasi eta odoltsuaren berri ematen jarraitu zuen, eta Euskal Herrian bizitzen ari zen giroa ongi islatzen zuen.
New Yorkeko kazetariak 1986an hartu zuen erretiroa, Parisen. 1993an hil zen, atzean ibilbide ikaragarria utzita. Hainbat gertakari historikoren berri eman zuen, hala nola Bigarren Mundu Gerra, 1956ko Hungariako Iraultza, Aljeriako Gerra eta Portugalgo Krabelinen Iraultzaren berri. Lau hamarkada lehenago Steerrek Gernikan egin bezala, Ginigerrek 1976ko martxoan Euskal Herriak bizi izan zuena munduratu zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Valcalderan fusilatutakoak omendu dituzte Iruñean eta Cadreitan, 90 urte betetzen direnean
1936an, agintari militarrek 52 preso errepublikano atera zituzten Iruñeko kartzelatik, askatuko zituztelako aitzakian, baina hil egin zituzten. Bederatzi hamarkada geroago, ez dakite non dauden haien gorpuzkiak.
Eusko Jaurlaritzak ostegunean hasiko du urte politiko berria
Besteak beste, etxebizitzaren prezioak, Osakidetzako itxaron-zerrendek, transferentziek eta erreforma fiskalak markatuko dute agertoki politikoa udazkenean.
Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Feijook Sanchezi "osasun arriskuagatik"
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, uztailaren amaieran migratzaileak masiboki sartu ostean atzeman diren gaixotasun infekzioso eta kutsakorrak direla eta. Horren hitzetan, sarna eta tuberkulosi kasuak daude eta "osasun-arriskua" dago.
Bizirik dauden migratzaileak eta hildakoen gorpuak aberriratzeko eskatu dio Marokok Espainiari
Marokoko Justizia ministroak Espainiarekin akordio bat sinatzeko eskatu du, eta ziurtatu du Maroko prest dagoela autobusak Ceutara bidaltzeko, bizirik dauden migatzaileak hartzeko.
Gorenak atzera bota du ministroak abuztuan Senatuan agertzera behartzeko PPk egindako premiazko eskaera, Ceutako krisia dela eta
Nuñez Feijook Gobernuari eskatu dio baimena eman diezaiola Felipe VI.ari hiri autonomoa bisitatzeko, erregeak “Ceutara joan nahi duelako hala dagokiolako”.
Espainiako Gobernuak uste du posible dela 500 neska Penintsulara eramatea "aste gutxi barru"
Gazteria eta Haurtzaro arloak adierazi du astebete daramala gai honetan lanean Ceutako agintariekin, eta proposamen zehatz bat egingo duela.
Irunen hegoaldeko erronda, saihesbidea eta AP-8 autobidean 3. erreia egiteko beharra defendatu du Labordak
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan Cristina Laborda Irungo alkateak esan duenez, urteak behar dira errepideak egiteko, eta erabaki batzuk duela 20 urte hartu behar izan zirela kritikatu du.
Gipuzkoak "plan estruktural bat" eskatu dio Espainiako Gobernuari Ceutako adingabeak hartzeko
Irune Berasaluze foru bozeramaileak adierazi du Gipuzkoa prest dagoela adin txikikoak hartzeko. Hori bai, baldintza batzuk ezarri dizkio Espainiako Gobernuari. Ezinbestekoa da, bere hitzetan, plan estruktural bat edukitzea, eta inprobisazioek ez dute lekurik izan behar.
"Politikan gizatasunez jardutea" eskatu du Chivitek, Ceutan bakarrik dauden adingabeen egoeraren aurrean
Maria Chivitek eskatu du alde batera uzteko Ceutan familiarik gabe dauden haurren egoera "deshumanizatzeko" ahalegina. Adingabe horien "muturreko egoera" nabarmendu du Nafarroako presidenteak, eta berretsi du Nafarroak beteko dituela bere betebeharrak, baina gainerako erkidegoei ere gauza bera egiteko deia luzatu die.
Irunek mugako trafikoaren aurrean duen "bakardadea" salatu du alkateak, eta Eusko Jaurlaritzak Frantzia seinalatu du
Cristina Laborda Irungo alkateak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren inplikazio handiagoa eskatu du, eta Ricardo Ituarte Segurtasun sailburuordeak, berriz, Ertzaintzaren kudeaketa defendatu du, eta Frantziako agintariak jo ditu mugan trafikoa arintzearen arduradun gisa.