Independentziaren aldeko manifestazio jendetsua, Bartzelonako kaleetan
Kataluniako bandera eskuetan, eta jai-giroan, milaka pertsonek (milioi eta erdi pertsonek, Poliziaren arabera, eta bi milioik, antolatzaileek diotenez) Bartzelonako kaleak hartu dituzte 18:00ak aldera, kataluniarren aldarrikapenak zabaltzeko. Manifestazioaren burua ezin izan da mugitu hasierako lekutik ordubete pasatu arte, eta hiru kilometro hartu ditu, Catalunya Radioren arabera.
Gobernuak Katalunian duen Ordezkariordetzak azaldu duenez, 600.000 pertsona izan dira manifestazio independendistan. Kataluniak 7.500.000 biztanle ditu.
EAJko, Eusko Alkartasuneko eta ezker abertzaleko ordezkariak Bartzelonaraino joan dira, manifestazio horretan parte hartzeko.
Politikari ugari bildu dira bertan, Ernest Maragall, Antoni Castells, Marina Geli, Angel Ros, Laia Bonet eta Joan Ignasi Elena, tartean. PSCko politikari horiek zuzendaritzak hartu duen jarrera ofizialetik aldendu dira.
Kataluniako Batzorde Nazionalak deitutako manifestazio independentistak behar den orduan hasi du ibilbidea, 18:00ak baino zertxobait lehenago, bitartean, Bartzelonara jende gehiago heltzen joan da.
‘Katalunia, Europako Estatu berria’ lelopean Casp eta Pau Claris kaleetako elkargunetik hasi dira lehenengo pausoak ematen, eta Gracia pasealekura eta Etorbide nagusira pasatu behar izan dute, gunea kolapsatu egin delako.
Kataluniaren erabakitze eskubidea aldarrikatzen duten pankarten artean, ingelesez idatzitako leloak (‘Yes we can’ eta ‘Catalonia is not Spain' dira gehien errepikatzen direnak) irakur daitezke, baita alemanekoak ere. Europako banderak ere jendearen artean ikusi daitezke.
Halaber, honako kontsigna hauek entzun ahal izan dira: "Mas liderra izan edo dimisioa aurkeztu ezazu", "Espainiarra salto egiten ez duena"…
Politikarien partaidetza handia
Joana Ortega Kataluniako Generalitateko presidenteordeak CiUko ordezkaritzaren buru izan da, beste bost kontseilarirekin eta Helena Rakosnik Artur Mas Kataluniako Gobernuko presidentearen emaztearekin batera.
Ondorengo kontseilari hauek izan dira: Andreu Mas-Colell Ekonomia kontseilaria, Josep Lluis Cleries Ongizate kontseilaria, Boiz Ruiz Osasunekoa, Irene Rigau Hezkuntzakoa eta Josep Maria Pelegri Nekazaritza, Ingurune eta Elikadura kontseilaria.
Artur Mas Generalitateko presidentea ez da manifestaziora joan, "rol instituzionalagoa" dagokiolako, baina Bartzelonako martxako jendearen "aldarria" berea egin du: "Nire bihotza zuekin dago", nabarmendu du.
Joana Ortega presidenteordeak esan duenez, inork ez du Katalunia isiltzea lortuko, eta partaidetza nabarmenagatik txundituta azaldu da.
Pujol: ‘Espainiak Kataluniari emandako tratuaren errefusapena da martxa’
Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiak azaldu duenez, manifestazio independentista Espainiak azken urteotan Kataluniari emandako tratuaren "errefusapena" da.
"Izango genituela pentsatzen genuen bitarteko ekonomikoak, administratiboak eta politikoak behar ditugu, eta Estatutuaren Konstituzionalaren epaiaren ostean ukatu egin dizkigute", azaldu du manifestazioan parte hartu baino lehen.
Espainiak "erantzuna izan behar du honentzat, eta ezin du Katalunian ezer pasatzen ez den sentsazioa eman", nabarmendu du.
Mas martxako bultzatzaileekin bilduko da egun batzuk barru
Artur Mas Generalitateko presidentea "egun batean edo bitan" Kataluniako Batzorde Nazionalarekin bilduko da, Bartzelonan astearte honetan Kataluniaren independentziaren alde egindako manifestazioaren bultzatzaileekin.
Nuria de Gispert Kataluniako Parlamentuko presidenteak horren berri eman du, Gobernuan martxa independentista historikoa antolatu dutenen ordezkaritza batekin izan ostean.
Zure interesekoa izan daiteke
Andaluziak 2026ko maiatzaren 17an egingo ditu hauteskunde autonomikoak
Juanma Moreno presidenteak hilabete aurreratu ditu hauteskundeak, legegintzaldia ekainean amaitzea aurreikusita baitzegoen.
Pradalesek ausardiaz jokatzeko garaia dela esan die euskal enpresei
Irango gerrak Euskadiko ekonomian izango duen eraginaz kezkatuta agertu da Lehendakaria ULMA enpresara egin duen bisitan. Datozen asteak eta hilabeteak ez direla errazak izango onartu badu ere, nabarmendu du Europako berrindustrializazioari ekarpen handia egiteko ahalmena dutela euskal enpresek.
PPk zer egingo duen jakitearen zain, Gobernua Juntsen menpe egongo da Irango gerraren harira proposatutako beherapen fiskalen dekretua aurrera ateratzeko
Podemosek nabarmendu du ez duela neurri sorta berriaren aurka egingo, baina uste du ezin duela aldeko botorik eman, "zergen beherapenak ez direlako prezioen igoerari aurre egiteko bidea". Hala, abstenitu egingo dela jakinarazi du.
Nafarroako Parlamentuak atzera bota ditu UPNk eta PPk Korrikaren aurka aurkeztutako bi adierazpen instituzional
Taldeen bozeramaileek agerian utzi dituzte euren arteko desadostasunak, euskararen aldeko lasterketan ETAko presoen argazkiak erakustearen eta Korrikaren beraren inguruan.
'Anboto' ETAko buruzagi ohiari erdi-askatasuna eman izana salatu du Covitek, kartzelan "denbora gutxi" eman duelakoan
Erakunde terrorista "sostengatu eta legitimatu zuen sare politiko eta sozialetik banaezina" izaten jarraitzen duela ohartarazi du terrorismoaren biktimen kolektiboak.
"Biktimak birbiktimizatzea" saihesteko eskatu dio Chivitek Korrikaren antolatzaileei
Covitek salatu zuenez, lekukoa zeraman ume batek Patxi Ruizen omenezko elastikoa zuen jantzita, Tomas Caballeroren hilketagatik zigortutako etakidea.
Poliziaren torturaren zazpi biktimak ekimen judizial bateratu bat abiatu dute, Espainiako Justiziari eskatzeko haien kasuak ikertu ditzala
Espainiako Estatua zazpi kasu horiek ez ikertzeagatik zigortu zuen Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegiak. Horietako bat Martxelo Otamendi da, Egunkariaren auzian atxilotu zuten, eta torturak salatu zituen kazetariak.
Alkatetzak argituta, Euskal Hirigune Elkargorako lehia irekitzen da orain
Apirilean erabakiko da zein izango den Ipar Euskal Herriko erakunde administratiboaren lehendakari berria. Jean Rene Etchegaray Baionako alkatea izan da 2017tik karguan, baina Iriart zein Etxeleku ere hautagai izan daitezke.
Baionako auzapez izaten jarraituko du Etchegarayk, Blanco estreinatuko da Biarritzen, Etxeleku Kanbon, eta EH Baik babesten duen Horn, Bokalen
Orain arteko auzapezek errepikatuko dute Hendaian, Donibane Lohizunen, Azkainen, Maulen eta Beskoitzen. EH Baik Urruña galdu du.
Chivitek, UPNk eta PPk gogor gaitzetsi dute Korrikan ETAren aldeko ikurrak atera izana
Korrika Txantreatik (Iruñea) igaro denean, lekukoa zeramaten bi lagunek ETAko bi presoren argazkiak erakutsi dituzte, eta horrek UPN, PP eta Maria Chivite Nafarroako presidentea haserretzea eragin du.