Erregearen batasun mezua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kataluniako Generalitateak ez du uste erregearen mezua berekin doanik

Frances Homs Gobernuko bozeramaileak esan duenez, Kataluniak “irtenbideak” ematen ditu, eta estatuak ez dio nazio izaerari uko egingo, ezta “erabakitze eskubidea”ri ere.
Francesc Homs Kataluniako Gobernuko bozeramailea, artxiboko irudian. EFE

Frances Homs Gobernuko bozeramaileak esan duenez, Generalitatea ez da aipatuta sentitu Juan Carlos erregearen hausnarketak jasotzen dituen kartan. Kataluniak "irtenbideak" ematen ditu eta estatuak ez dio nazio izaerari uko egingo, ezta "erabakitze eskubidea"ri ere, nabarmendu du.

"Ez gara aipatuta sentitu idatzi horren edukiagatik. Erabat ados gaude ameskerien atzetik ez dela joan behar, eta hori Kataluniak planteatzen duenetik oso urrun dago", azpimarratu du Homsek.

Josep Antoni Duran Lleida Kongresuan CiUko bozeramaileak esan duenez, "pena bat da" Juan Carlos erregeak "aniztasuna ez aitortzea mundua osoa errespetatuta sentitzeko".

PPren ustez, erregearen mezua "zuzena" izan da, "Espainiako herritar gehienen sentimenduak islatzen baititu", Jose Antonio Bermudez de Castro Kongresuan popularren idazkari nagusia denak azaldu duenez.

Josu Erkoreka Kongresuan EAJren bozeramaileak esan duenez, erregeak kontuan hartu izan zitzakeen pluralismoa, aniztasuna eta gainerako herrialdeetako gehiengoari errespetua.

Jose Luis Centella Kongresuan IUko bozeramaileak esan du erregearen mezuak ez dakarrela ezer, eta herritarren botorik jaso ez duen pertsona "aurpegia garbitu" duela nabarmendu du.

Rosa Diez UPyDko bozeramaileak kontuan hartu du erregeak "batasuna" eskatu izana krisiaren aurrean, bere hitzetan, hori "giltzarria" delako espainiarren arteko berdintasuna eta justizia bermatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X