EAJ presidente berria hautatzeko Batzar Nazionala prestatzen ari da
EAJren Euzkadi Buru Batzarra larunbatean Bilboko Euskalduna Jauregian egingo duen Batzar Nazionala prestatzen hasiko da gaur arratsaldeko bileran. Iñigo Urkullu lehendakariak utzi berri duen presidente karguan Andoni Ortuzar Bizkaiko EAJren presidentea aukeratuko dute ziurrenik.
Horrez gain, Iñigo Urkullu lehendakariak eta EAJren buruzagiek egungo egoera politikoa eta Eusko Jaurlaritzaren erronka nagusiak, aurrekontuak tarteko, aztertuko dituzte gaurko bileran, alderdiko iturriek jakitera eman dutenez.
Baina EAJren presidentea izendatzeko prozesuan aurrerapausoak ematea izango da gaurko bileraren helburu nagusia, Urkulluk abenduaren 15ean kargua utzi ondoren.
EAJk abenduaren 26an erabaki zuen Urkulluren oinordekoa hautatzeko Batzar Nazionala urtarrilaren 12an egitea.
EBB osatzen duten 13 kideetako bat izango da hautatua eta prozesu laburrean aukeratuko dute, ez ohiko moduan, izan ere, bestela otsaila amaiera arte EAJ presidenterik gabe egongo litzateke.
Hori horrela, Batzar Nazionala osatzen duten 100 kide jeltzaleek datozen lau urteetarako presidentea aukeratuko dute, eta badirudi Andoni Ortuzarrek jasoko duela babes handiena.
Larunbateko batzarra 10:00etan hasiko da eta ezustekorik ezean, 11:30etan presidenteak hitza hartuko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du ez dutela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.
PPk irabazi ditu Gaztela eta Leongo hauteskundeak 33 eserlekurekin, PSOEk 30 lortu ditu, eta Voxek 14
Bestalde, PSOE izan da indar bozkatuena Trebiñuko konderri historikoan, eta Vox izan da bigarrena. Gaztela eta Leonen, oro har, % 65,22ko parte-hartzea izan da hauteskunde hauetan, baina % 48,26koa Trebiñun.
Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeek aldaketak utzi dituzte Lekuinen, Arrosan, Alduden, Donapauleun eta Senperen, besteak beste
Laurent Intxauspek Donibane Garaziko auzapez izaten jarraituko du, Eneko Aldanak Ziburun eta Emmanuel Alzurik Bidarten. 11 herri joango dira bigarren itzulira, Angelun, Senperen eta Getarian lehen itzulitik argitu baita nor izango den hurrengo alkatea.
Jean-Rene Etchegaray izan da garaile Baionan, bigarren itzuliaren zain
Etchegaray zentrista bigarren itzulira iritsi da, Jean-Claude Iriart hautagai abertzalearekin, Henri Etcheto sozialistarekin eta, lehen aldiz, eskuin muturreko hautagai batekin batera: Pascal Lesellier. Hain zuzen ere, ultraeskuinak bere emaitzak bikoiztea lortu du sei urtean, aurreko hauteskundeetatik.
Itxi dituzte hauteslekuak Ipar Euskal Herrian
20:00ak aldera ezagutuko dira lehen emaitzak. Izan ere, bi itzuliko hauteskundeak izan arren, udal gehientsuenetan, % 90ean, gaur geldituko da dena erabakita.
Baionako, Kanboko eta Biarritzeko hautagaiak, boto-emaileek zer erabakiko duten zain
Ipar Euskal Herrian 160 herri daude auzapezak aukeratzera deituta. Gehienetan gaur erabakiko da nor izango den hurrenbo alkatea baina 14 herritan bigarren itzulia espero da. Martxoaren 22an argituko da horietan auzia. Hauek dira hautagai nagusietako batzuk.
Bingen Zupiria sailburuaren eta Ertzaintzaren aurkako pintaketak agertu dira Hernanin
ErNE, Sipe eta Esan Ertzaintzako sindikatuek horiek salatu eta gaitzetsi dituzte, eta alderdi guztien "gaitzespen argia" eskatu dute, Ainhoa Domaica PPko legebiltzarkideak egin duen bezala.
Eusko Jaurlaritzak harridura azaldu du Espainiako Estatuak aireportuen inguruan egindako azken proposamenaren aurrean
Euskadiko aireportuen kudeaketaz hitz egiteko Madrilen izango da astelehen honetan Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako Autogobernu sailburua. Azken proposamenak ez omen ditu jasotzen Euskadiren eskakizunak.
Otegi: "Gure izenean ez dago gerra inperialistarik, ez herrien aurkako erasorik"
EH Bilduren idazkari nagusiak gogorarazi du duela 40 urte Hego Euskal Herriak ezetz esan ziola erreferendum batean NATOri, eta koalizioak "autodeterminazioa, gerrarik ez, bakeari bai eta herrien burujabetza" defendatzen dituela nabarmendu du.