Dokumentazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Profila: Ortuzar, EAJren komunikazio erreferentzia

EITBren zuzendari izandakoak alderdi jeltzalearen buru izatea du erronka nagusia orain; eztabaidetan iaioa, politikan ibilbide luzea duen gizona da.
Ortuzarrek Urkulluren lekukoa hartu du. Irudia: EFE

Andoni Ortuzar jeltzalea (Abanto-Zierbena, 1962) apurka aurrera egin duen alderdikidea da, komunikazioa beti lagun eta lotura izan duela.

EHUn Kazetaritzan lizentziaduna, irratian eta idatzizko prentsan erredaktore bezala lan egin zuen. ELA sindikatuan sartuta, Deiako langileen batzordeko presidente izan zen, 80ko hamarkadako amaieran, Lehendakaritzako, eta Jaurlaritzako Justizia eta Garapen Sailetako prentsako arduradun izendatu aurretik.

Kazetaritza eta komunikazioarekin lotura handia izan du beti, Lakuako Kanpo Harremanetako erreferentzia izatera igaro zen, bai nazioarteko harremanetan, baita Estatuarekiko eta Europarekiko harremanetan ere.

1999an Iñaki Zarraoaren ordezkoa izan zen EITBren zuzendari izendatuta. Bertan bederatzi urte egon zen karguan, EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidente izendatu arte, Iñigo Urkulluk alderdiaren buru izendatu eta gero.

Aurrez aurreko eztabaidetan iaioa, BBBren presidentearen kargua eta legebiltzarkide karguak izan ditu bizkar gainean. Antoni Ortuzarrek Euzko Alderdi Jeltzalea gidatzeko erronka du aurretik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otegik Zaldibarko alkate ohia babestu du: "Teknikari guzti-guztiek ontzat emandako plan bat sinatu besterik ez zuen egin"

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak Radio Euskadin azpimarratu duenez, EH Bilduk "ustelekeria kasurik gabeko" alderdia izaten jarraitzen du, "Zaldibarko zabortegiaren kasua" ez da eta "ustelkeria kasu bat". Ziurtatu duenez, Arantza Baigorri herriko alkate ohiak "ez zuen inolako interes pertsonalik" Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren inguruan zabortegiko lurrei dagokienez. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X