Presoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Parot doktrina': Ezker abertzalea, Estrasburgora begira

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak doktrinaren kontra emandako epaia berrikusiko du gaur, Espainiak hala eskatuta. Datozen hilabeteetan emango du erabakia, eta ezin izango da helegiterik jarri.
Hainbat abokatuk Parot doktrinaren aurka eskainitako prentsaurreko bat. EFE

Ezker abertzaleak eta Espainiako Gobernuak arreta-gune bakarra izango dute asteazken honetan; Europako Giza Eskubideen Batzordea. Hain justu, Ines del Rio ETAko presoari 'Parot doktrina' ezartzeagatik Europak Espainiari jarritako zigorra berrikusiko dute 17 epailek, auzi saio bakarrean.

Ines del Rio Prada ETAko presoak 2008an behar zuen aske (1987ko uztailean atxilotu zuten, ETArekin lotuta), legeak ezartzen duen zigor handiena beteta, baina 2017ra arte luzatu zion zigorra Auzitegi Nazionalak, Parot doktrinan oinarrituta.

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak presoaren defentsak aurkeztutako helegitea aztertu zuen, eta uztailean jakinarazi zuen epaia: 'Parot doktrina'ren aurkako lehen epaia izan zen. Espainiak  Del Riori luzatutako zigorra bidegabetzat jo Estrasburgok. Aske uzteko eskatu zuen Europak, eta Del Riori 30.000 euroko kalte-ordaina emateko.

Ebazpena aplikatzea eskatu zuten Del Rioren abokatuek, baina aukera horren kontra agertu zen Auzitegi Nazionaleko fiskala; epaiak Espainia behartzen ez zuela argudiatuta.

Manifestación Parot EFE

Parot doktrinaren aurkako manifestazio bat. EFE

Zer da Parot doktrina?

'Parot doktrina' 2006 urtean ezartzen hasi zen Auzitegi Gorena, espetxealdi luzea duten presoak zigor osoa bete baino lehen aske geratzea saihesteko.

Doktrina horrekin, 1973ko Zigor Kodeak aurrez ikusitako zigor murrizketak kondena bakoitzari ezartzen hasi ziren, urte kopuru guztira baino. Henri Parot ETAko kide ohia izan zen doktrina ezarri zioten lehena; horregatik haren izena.

Doktrina horren ondorioz, presoek banan-banan bete behar dituzte zigorrak, murrizketak kontuan hartuta, eta bat betetzen amaitu eta gero, hurrengoa betetzen hasten dira, 30 urteko mugara heldu arte. Hori bai, zigor batean ezarritako murrizketak ez dira kontuan hartzen hurrengo zigorrean.

parot EFE

Ines del Rio ETAko presoa. EFE

Epaimahaia eta Defentsa

17 epailez osatutako epaimahaiak bi aldeak entzungo ditu eta ez du denbora mugarik izango epaiaren berri emateko. Aurrekariak kontutan hartuta, litekeena da hilabeteak pasatzea erabakia jakinarazi arte.

Ondoko herrialdeetako epaileak dira: Luxenburgo, Italia, Letonia, Liechtenstein, Monako, Austria, Zipre, Albania, Irlanda, Turkia, Belgika, Britainia Handia, Txekiar Errepublika, Holanda, Moldavia eta Bosnia.

Espainiaren ordezkaritza Luis Lopez Guerra, Francisco Sanz, Isaac Salama, Jaime Requena eta Javier Nistal Estatuko abokatuek egingo dute.

Ines del Riren defentsa, aldiz, Mark Muller, Sudhanshu Swaroop, Michael Ivers, Amaia Izko eta Urko Aiartza abokatuek eramango dute.Bi aldeak entzunda, hilabeteak emango ditu Goi auzitegiak erabakia adierazteko: 'Parot doktrina'ren aurkako epaia berretsi edo Espainiari arrazoia eman eta 'Parot doktrina' babestea erabaki beharko du. Zigor luzeak dituzten ETAko 54 presori eragingo die erabakiak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X