Elkarrizketa Euskadi Irratian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'CAN auzia desbideratzeko' atera dute Barkosen berria Bujandaren ustez

Uxue Barkosek Diputatuen Kongresuan akzioduna den Euskalerria Irratirako 150.000 euroko diru laguntza eskatu zuela kaleratu du Diario de Navarrak, kargu publikoek hori ezin dutela egin azpimarratuz.
Uxue Barkos, Geroa Baiko diputatua Kongresuan. Argazkia:EFE

Mikel Bujanda Euskalerria Irratiko zuzendariaren ustez, "Nafarroako eskuinak egoera larria bizi du" eta Diario de Navarrak 'CAN auzia' "desbideratzeko" kaleratu du Uxue Barkos Geroa Baiko diputatuaren inguruko informazioa.

Uxue Barkosek 2012an Euskalerria Irratiko 200 akzio erosi zituela argitaratu du astelehen honetan Diario de Navarrak eta Diputatuen Kongresuan akzioduna den enpresa horretarako 150.000 euroko diru laguntza eskatu zuela azpimarratzen da bertan, kargu publikoek horrelakorik ezin dutela egin nabarmenduz.

Informazio horren harira, Mikel Bujandak Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean "Nafarroako eskuinak egoera oso larria" bizi duela esan du Nafarroako Kutxan jasotako dieten harira, eta hori dela eta, "fokoa batere mamirik ez duten gaietan" jarri nahi dutela nabarmendu du, "egiazko arazoetatik desbideratuz".

Bujandak aitortu du Uxue Barkos Geroa Baiko diputatuak "beste askok bezala" dirua eman duela Euskalerria Irratiari laguntzeko, baina, 'inor ez da aberats egiten Euskalerria Irratiaren akziodun izanda', azpimarratu du, "dirua jaso baino eman egiten delako". Hala, irratiak finantzazio mailan dituen zailtasunak "jakinak" direla gaineratu du.

Halaber, Diario de Navarrako arduradunak 'CAN auzia'rekin "oso nahasita" daudela gaineratu du Bujandak.

 

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X