Bilbo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frankismoko krimenetan 'egia, justizia eta konponketa' eskatu dute

Hainbat alderdik eta eragile sozialek babestu dute zigorgabetasunaren kontra hiriburu bizkaitarrean egindako manifestazioa.
18:00 - 20:00
Ehunka lagunek frankismoaren aurkako manifestazioa egin dute Bilbon

Mila lagun inguruk, Frankismoko Krimenen kontrako Euskal Plataformak deituta, diktaduran egindako krimenak zigor barik ez geratzea eta garai horretako biktimen kaltea konpontzea eskatu dute.

Martxa plaza Biribiletik abiatu eta Arriabako plazan bukatu da; buruan, ikurriña handi bat eta Frankismoaren zigorgabetasunari tolerantziarik ez leloa agerian zuen pankarta bat eraman dute.

Manifestazioaren ibilbidean, 'egia, justizia eta konpoketa' oihukatu dute. Euskadin 1937an izandako bonbardaketaren biktimez gain, Euskadiko SOS Haur Lapurtuak elkarteko kideak ere izan dira. Azken hauek beste pankarta bat zeramaten, Ez dugu ahazturan jausi nahi leloarekin.

Atzean, ordea, bandera errepublikar handi batek itxi du martxa. Deialdia hainbat alderdi politikok, esaterako Sortu, Ezker Anitza eta Ezker Batua-Berdeak, eta hainbat erakunde sozialek ere babestu dute, besteak beste, ELA eta CNT sindikatuek.

Ordezkari politikoen artean, Jon Iñarritu Amaiurreko Bizkaiko diputatua ere bertan izan da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X