Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pere Navarro: 'Hirugarren aukera geroz eta zabalagoa da'

PSCko buruzagiaren esanetan, geroz eta pertsona gehiagok babesten dute inmobilismoari aurre egingo dion alternatiba batetik, eta, haustura, bestetik.
Pere Navarro PSCko buruzagia. Argazkia: EFE
Pere Navarro PSCko buruzagia. Argazkia: EFE

Kataluniako subiranotasunaren gaineko eztabaidan hirugarren aukera geroz eta zabalagoa da Pere Navarro PSCko buruzagiaren arabera; izan ere, "geroz eta pertsona gehiagok babesten dute inmobilismoari aurre egingo dio alternatiba batetik, eta, haustura, bestetik".

Pere Navarrok Kataluniako subiranotasunaren gaineko eztabaida eta Konstituzioaren erreforma federala egitea aurreikusten duen "hirugarren aukera" hizpide izan ditu Gironako Ullo herrian, Baix Emporda eskualdeko hautetsiekin eta Baix Ter elkarteko militanteekin elkartu aurretik.

"Sozialistok zentzu federalista batetik Konstituzioaren erreforma lortzeko lanean ari gara, PSOErekin Granadako dokumentuan adostu genuenaren haritik", azaldu du.

"Hirugarren aukera geroz eta zabalagoa da; izan ere, geroz eta pertsona gehiagok babesten dute inmobilismoari aurre egingo dion alternatiba batetik, eta, haustura, bestetik", gaineratu du.

Azken orduotan ERC eta Unio alderdietako Oriol Junqueras eta Josep Antoni Duran Lleida buruzagiek kontsultako galderaren gaineko eztabaida izan dute, eta, horren harira, Pere Navarrok elkarrizketaren aldeko aldarria egin du.

"Antza denez, Junqueras ez da bere Gobernuko bazkideekin ados jarri. Horiek ondorio batera iritsi zain gaude gu, eta guk elkarrizketa bultzatuko dugu", nabarmendu du.

"Kontsultako galdera adostu egin behar da, eta gure iritziz, galdeketak legezkoa eta adostua izan behar du, Eskozian gertatu bezala", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

MADRID, 25/08/2026.- El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, ha presidido este martes la reunión extraordinaria del Consejo de Seguridad Nacional, en el Complejo de la Moncloa. EFE/ Fernando Calvo **SOLO USO EDITORIAL/SOLO DISPONIBLE PARA ILUSTRAR LA NOTICIA QUE ACOMPAÑA (CRÉDITO OBLIGATORIO)***
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchezek Kongresuan agerraldia egitea eskatu du, Ceutako krisia dela eta

Hala galdegin du Espainiako Gobernuak, hain zuzen ere, PPk eskatuta, Kongresuko Diputazio Iraunkorrak asteazken honetan Sanchezi premiazko agerraldia egin ala ez erabakitzeko egitekoa den eztabaidarako ordu gutxiren falta. Ceutako migrazio krisiari buruzko azalpenak ematea eskatzen diete, Sanchezi bezala, beste hamar ministrori ere. Hamar horietatik zortzik dagoenako hitzordua egina dute Behe Ganberan, azalpenak emateko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X