Konferentzia Politikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSOE bere proiektu politikoa berritzen saiatuko da gaurtik

Balizko hautagaiak mugimenduak egiten hasi badira ere, PSOEren zuzendaritzak saihestu egin nahi du barne hauteskundeei buruz hitz egitea.
Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusia. EFE
Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusia. EFE

PSOEk hasiera emango dio gaur bere proiektu politikoa berritzeko biltzarrari. Hitzordu honetan, Alfredo Perez Rubalcaba idazkari nagusiak saihestu egin nahi du barne hauteskundeei buruz hitz egitea, gero eta ahots gehiago berehala deitzea eskatzen ari badira ere.

Duela aste batzuk, hauteskunde primarioen data ezartzeko presioak sortzen hasi zirenean, Rubalcabak Biltzar Politikoaren ostean egin nahi duela esan zien PSOEren "baroiei".

Horren ildotik, Biltzar Politikoaren helburua ez dela "Rubalcabaren ondorengoa bilatzea" esan du Ramon Jauregui ministro ohi eta batzarraren koordinatzaileak.

Lopez, Madina, Chacon, Garcia-Page...

Rubalcabaren asmoak asmo, balizko hautagaiak mugimenduak egiten hasi dira azken egunetan.

Horien artean, Patxi Lopez lehendakari ohi eta PSE-EEko idazkari nagusiak eta Carme Chacon ministro ohiak baieztatu egin dute hautagai izango direla, eskatzen badiete.

Beste bi balizko hautagaik, Eduardo Madina talde parlamentario sozialistaren idazkari nagusiak eta Emiliano Garcia-Page Gaztela-Mantxako sozialisten buruak, oraindik ere aurkeztu edo ez aztertzen ari direla esan dute.

Laurak Biltzarrean izango dira asteburuan, eta baliteke euren asmoak are gehiago argitzea. Horietatik, Lopezek eta Madinak bakarrik eskainiko dute hitzaldia.

Ideologia berritu nahian

Biltzar Politiko honetan, sozialistek amaiera emango diote duela hainbat hilabete hasitako eztabaidari, proiektu politikoa berritzeko. Bilerara txosten orokor bat eramango dute, eta 12.000 zuzenketa baino gehiago eztabaidatuko dituzte.

Proiektu politiko berriaren ardatz nagusia Konstituzioaren erreforma da, Estatuaren egitura federala izan dadin.

Gainera, eskubide sozialak blindatzea, heriotza duina izateko eskubidea bermatzea eta oinarrizko errenta bat sortzea ere proposatuko dute.

Laikotasunari ere garrantzia eman nahi diote sozialistek. Besteak beste, Konkordatua berrikustea eta Eliza autofinantzatzea nahi dute.

Ekonomiaren arloan, "gehiago dutenek gehiago ordaintzea" proposatuko dute, hau da, aberatsek eta enpresek zerga handiagoak ordaintzea, eta errenta ertainek eta lan-errentek, aldiz, txikiagoak. Halaber, langabeek eta 1.000 euroz azpiko soldatak dituzten gurasoek pertsona fisikoen gaineko zerga (PFEZ) ez ordaintzea ere eskatuko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJk inkestetan lider izaten jarraitzen duela erantzun dio Ansolak Otegiri, herritarren beharrei "erantzuna ematen dielako"

Iñigo Ansola EAJren Bizkaiko presidenteak Arnaldo Otegiren hitzei erantzun die gaur Radio Euskadin, eta Aitor Esteban ez duela "batere urduri" ikusten esan du. EAJk inkestetan lider izaten jarraitzen duela defendatu du, herritarren beharrei "erantzuten" dielako. Bestalde, Bilboko etorkizuneko erronkei aurre egiteko Mikel Hidalgo hautagai "perfektua" dela esan du Ansolak.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marlaskak esan du Nafarroako Unibertsitatean izandako istiluen osteko polizia-operazioa "proportzionala" izan dela

Josu Estarrona EH Bilduko senatariak egindako galdera bati erantzunez, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak esan du joan den astean Nafarroan egindako polizia-operazioa "egokia eta proportzionala" izan zela, "2025eko urriaren 30ean Nafarroako Unibertsitatearen inguruan Vito Quilesen ekitaldi baten aurka izandako istiluengatik". Guztira 28 pertsona atxilotu zituzten.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X