'Parot doktrina'
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ETAko 14 preso aske uztea agindu du Auzitegi Nazionalak

Bihar erabakiko du, bestalde, 'Langraitz Bide'ko preso bat eta GALeko beste bat libre utzi ala ez.
Auzitegi Nazionala
17 preso aske uztea aztertu beharko du Auzitegi Nazionalak.

'Parot doktrina' ezarrita, kartzela zigorra luzatu zieten ETAko 14 preso aske uzteko agindua eman du Auzitegi Nazionaleko Zigor arloko Aretoak, Estrasburgoko ebazpenari men eginda. Horrenbestez, 55 dira jada aske geratu diren presoak, horietako 50, ETAkoak.

Hauek dira datozen orduetan libre geratuko diren presoak: Javi Martinez Izagirre, Ignacio Fernandez de Larrinoa, Miren Gotzone Lopez de Luzuriaga, Jesus Maria Mendinueta Flores, Ignacio Orotegui Ochandorena, Santos Berganza  Zendenegui, Jose Angel Biguri Camino, Iñigo Akaiturri Irazabal, Ignacio Erro Zazu, Nicolas Francisco Rodriguez, Juan Andres Urkizu Ormazabal, Imaculada Pacho Martin, Juan Ignacio Delgado Goñi eta Bautista Barandalla Iriarte.

Gaur erabakitzekoa bazen ere, azkenean biharko utzi du Auzitegiak 'Langraitz Bidea'n dagoen Kepa Mirena Solana Alonso presoaren inguruan ebazpena ematea. Honekin batera, Ismael Miquel Gutierrez GAL (Askapenerako Talde Antiterroristak) taldeko kidea libre uztearen erabakia ere hartuko du. Bestalde, Andoni Muñoz de Vivar 'Langraitz Bide' presoa aske uzteko eskaera egin du Fiskaltzak, baina nonbait, akatsa izan da eta, azkenean, abenduaren 25ean aterako da Muñoz kartzelatik.

Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak bertan behera utzi zuen 'Parot doktrina' joan den urriaren 21ean emandako ebazpen batean, eta hori aplikatuta, eta Gorenaren aginduari jarraiki (azken erabakia auzitegi bakoitzak hartu behar duela ebatzi zuen), presook aske uzteko eskaera egin du Fiskaltzak eta horren kontura eman du agindua Auzitegi Nazionalak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X