Ebazpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Eskratxeak' egitea zilegia da, Madrilgo Auzitegiaren arabera

Soraya Saenz de Santamaría Espainiako presidenteordearen etxe aurrean apirilean egindako protestaren aurkako salaketa artxibatzea erabaki du Madrilgo epaitegiak.
Rajoy escrache efe
Rajoy escrache efe

‘Eskratxeak’ egitea zilegi dela ebatzi du Madrilgo Auzitegiak eta Soraya Saenz de Santamaría Espainiako presidenteordearen etxe aurrean apirilean egindako protestaren aurkako salaketa artxibatzea erabaki du.

Epailearen arabera, ‘eskratxeak’ edo goi karguen etxe aurrean egiten diren protestak zilegiak dira, “gizarte zibilak demokratikoki bere protesta adierazteko duen bidea direlako”.

Horrenbestez, Madrilgo Lurralde Auzitegiak erabaki du Soraya Saenz de Santamariaren etxe aurrean iazko apirilaren 5ean Hipotekak Kaltetuen Plataformak egin zuen protesta zilegia izan zela.

Ondorioz, epaileak ez ditu fiskalaren argudioak ontzat eman, hau da, mehatxua eta ordena publikoaren eta agintarien kontrako ekintzak direla eskratxeak.

Buruzagi popularraren senarrak jarri zuen salaketa, etxe aurrean egiten zioten protestaren ondorioz 16 hilabeteko haurra ezin izan zuela etxetik atera argudiatuta.

Epailearen arabera, hogei minutuko bilkura horrek ez zuen inolako iskanbilarik sortu, eta nahiz eta Gobernu ordezkaritzari baimenik eskatu ez, errepidea mozteaz aparte ez zuen inolako trabarik egin.

Albiste gehiago politika

Imanol Pradales
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek "lidergo eta koordinazio handiagoa" eskatu dizkio Sanchezi, oztopo administratiboak eta eragozpen politikoak gainditzeko

"Akordioak betetzeko daude", adierazi du Pradales lehendakariak Lankidetza Iraunkorreko Aldebiko Batzordearen bileraren amaieran. Imanol Pradalesek "borondate politikoa" aitortu du Pedro Sanchezen aldetik, baina "ordena jartzeko" eskatu dio. "Erritmoa bizitu eta edukietan aurrera egin behar dugu, adostutako egutegia betetzeko", gaineratu du lehendakariak.

Gehiago kargatu