Kataluniako galdeketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PP: 'Gobernuak bere egitekoa beteko du, ez da galdaketarik egingo'

Saenz de Santamariak esan duenez, Exekutiboak ezin du "jaberik ez duenaren gainean -burujabetza naziona- agindu", hori dela eta, ezin du Gobernuari "ez dagokiona baimendu".
SORAYA SAENZ DE SANTAMARIA PP EITB
SORAYA SAENZ DE SANTAMARIA PP EITB

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak Bartzelonan ziurtatu duenez, Gobernuak "bere egitekoa beteko du", hori dela eta, "ezin liteke erreferendumik egin (Kataluniako independentziari buruzkoa) eta Gobernu honekin ez da egingo".

Europako hauteskundeei begira egindako ekitaldi batean, Saenz de Santamariak baieztatu egin du "Gobernuak legearekiko eta auzitegiekiko errespetua, Konstituzioa eta Zuzenbide Estatuaren nagusitasuna" defendatuko duela. Halaber, "espainiar eta kataluniar guztien eskubideen" alde egingo duela nabarmendu du.

Saenz de Santamariaren hitzetan, Gobernuak ezin du "jaberik ez duenaren gainean -burujabetza naziona- agindu", hori dela eta, ezin du Gobernuari "ez dagokiona baimendu".

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X