Hautsi egin da Donostia 2016ren aldeko adostasuna Legebiltzarrean
Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak ez du Legebiltzarrean Donostiako Udalean adinako babesa jaso, eta adostasuna hautsi egin da.
Aurreko apirilaren 29an, Juan Karlos Izagirre alkateak eta Bilduko, PSE-EEko, PPko eta EAJko ordezkariek aho batez onartu zuten adierazpen instituzionala irakurri zuten, proiektua "aurrera ateratzeko apustu eta konpromiso irmoa" agertzeko.
Gaur, ordea, EAJk eta EH Bilduk bakarrik bozkatu dute adierazpenaren alde, PSE-EEk eta UPyDk kontra bozkatu baitute, eta PP abstenitu egin da.
Dena den, adierazpena onartuta, Legebiltzarrak proiektuari "laguntzeko" konpromisoa hartu du, "arrakastatsua" izan dadin. Izan ere, Donostiako Udalak aitortzen du "oso egoera zailean" dagoela proiektua Itziar Nogeras arduradun nagusiaren dimisioaren ostean.
Apirilaren 27an Legebiltzarrak aho batez egindako akordioa ere berresten du gaurko adierazpen instituzionalak. Hala, Eusko Jaurlaritzari proiektuarekiko "konpromisoa ikusgai" jartzeko eskatu diote, talde teknikoak "eskuhartze politikorik gabe" lan egin ahal izatea exijitu dute, eta Cristina Uriarte Kultura sailburuari saio epe bakoitzean behin gutxienez agerraldia egitea eskatu diote.
Borja Semper eta Susana Corcuera PP eta PSE-EEko legebiltzarkideek "exijentzia maila altua" eskatu diote Jaurlaritzari, proiektuaren kudeaketa "etengabe kontrola" dezala, eta Eusko Legebiltzarrari informazio guztia eman diezaiola.
Estitxu Breñas EH Bilduren legebiltzarkideak, berriz, azpimarratu du Izagirrek "egindako akatsak onartu" dituela, eta dagoeneko iragarri duela zuzendaritza tekniko berria Bruselak ezarritako irizpidean oinarrituta izendatuko dutela.
Albiste gehiago politika
EAJk jakinarazi du Miguel Telladok PPrekiko harremanari berriro heltzea eskatu diela
PPk Kongresuan duen bozeramaileak eta Maribel Vaquero EAJko homologoak elkarrizketa labur bat izan dute gaur arratsaldean. Jeltzaleak onartu egin du PPren ordezkariarekin hitz egitea kortesia parlamentarioagatik.
Cerdan kartzelan sartzen ikustea “irudi mingarri zein etsigarria” da Espainiako Gobernuarentzat
Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Pilar Alegria bozeramaileak onartu du irudi hori "gertaera erabat lotsagarri eta izugarrien" ondorioa dela. Berretsi du "Gobernuak ustelkeriari aurre egiteko lanean” jarraituko duela, “justiziarekin ahalik eta gardentasun handienarekin kolaboratzen eta beharrezkoak diren azalpen guztiak ematen".
15 arlotako proposamenak biltzen dituen lan-dokumentua aurkeztu dio Podemosek lehendakariari
Imanol Pradales eta Richar Vaquero alderdi morearen koordinatzaile nagusi berria bildu dira. Hainbat gai izan dituzte hizpide, besteak beste, etxebizitza, zerbitzu publikoak, industria-politika, ekologia, fiskalitate progresiboa, immigrazioa, zaintza eta osasuna, hezkuntza publikoa eta ustelkeriaren aurkako borroka.
Eusko Jaurlaritzak "oraingoz" ez du 'Koldo auzi'ko enpresekin lotutako kontraturik atzeman
Santos Cerdan espetxeratu eta biharamunean Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak egoera politikoa dela eta kezkatuta dagoela adierazi du beste behin, eta ikerketa azken bururaino eramatea eskatu. Halaber, azpimarratu du Espainian gobernu bat dagoen bitartean Eusko Jaurlaritzak gobernu horrekin lanean jarraituko duela.
Yolanda Diazek "lotsagarritzat" jo du Cerdanekin gertatutakoa, eta ustelkeria herrialde arazoa dela esan du
Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeak honako hau eskatu dio Pedro Sanchezi: krisiaren larritasuna ikusita, aferari ezin zaio "epelkeriaz heldu; erregenerazio demokratikorako neurri sendoak hartu behar dira", eta erabateko eta errotiko aldaketa baten beharra azpimarratu du.
EAJ 'Koldo auzia'ri buruzko informazio gehiago izateko zain dago, erabaki bat hartu aurretik
Iñigo Ansola EAren Bizkaiko presidenteak adierazi duenez, Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohia kartzelan sartu ostean, EAJ informazio gehiago izateko eta Pedro Sanchezek Kongresuan egitekoa den agerraldiaren zain dago, "egoera aztertzeko eta hurrengo pausuak erabakitzeko".
Sumar PSOErekin bilduko da koalizioa aztertzeko, asteazkenean
Demokrazia biziberritzeko eta Espainiako Gobernuaren agenda soziala bultzatzeko neurriak eskatuko dizkio Sumarrek PSOEri.
PPk Sanchezen bazkideekin bilera erronda egingo du, PSOE babesten jarraitzen duten jakiteko
"Bere bigarrenak espetxean egin du lo, baina Sanchezek jarraitu nahi du. Zentzugabekeria da", ohartarazi du PPren buruak, X sare sozialean zabaldutako mezu batean.
Gamarrak PPren idazkari nagusia izateari utziko dio asteburu honetan; nork ordezkatuko du?
Hala ere, Alberto Nuñez Feijooren hurbileko izaten jarraituko du Gamarrak; izan ere, alderdiaren Justizia arloa zuzenduko du, ziurrenik. Miguel Tellado da Gamarra ordezkatzeko hautagaietako bat, PPk Kongresuan duen bozeramailea bera.
Zergatik uste du epaileak Cerdanek “egozten zaizkion gertakarietan” parte hartu zuela? Atzemandako zantzuak, hemen
Ikerketa egiten ari den Leopoldo Puente epailearen iritzian, sozialisten buruzagi ohia “arduratzen zen eraikuntzako enpresei dirua eskatzeaz”. “Nolabaiteko nagusitasunezko harreman bertikala zeukan Abalosekin eta Garciarekin”, dio ebazpenean, eta uste du haiei ematen ziela jasotako dirua.