Aforamendua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Juan Carlos I forudun egitea onartu du Kongresuko Justizia Batzordeak

Uztailaren 9an edo 10ean egitasmoak azken urratsak emango ditu Senatuan eta forudun izatea onartuko egingo dute.
18:00 - 20:00
Juan Carlos Borboikoaren aforamenduak lehen urratsa eman du Kongresuan

Diputatuen Kongresuko Justizia Batzordeak onartu du, PPren botoekin, Juan Carlos I.a eta Sofia erregina (Letizia erreginaz eta Asturiasko printzesaz gain) forudun egitea, Auzitegi Gorenak soilik epaitu ahal izateko.

Gero, ezohiko batzarra deitu du Kongresuaren Mahaiak datorren ostegunerako, aforamenduak onartzen dituen lege-egitasmoa onartzeko.

Mahaiak ez du onartu Izquierda Pluralek aurkeztutako helegitea, ez zuelako batzarra deitu eta hurrengo 48 orduetan aurkeztu.

Bere aldetik, uztailaren 9an edo 10ean egitasmoak azken urratsak emango ditu Senatuan eta egitasmoa onartuko dute. Urgentziazko tramitean onartu dute erreforma legala, PPk eskatuta eta PSOEren eta CiUren abstentzioarekin.

Aurkeztutako zuzenketetan adierazi dute argi gelditu behar dela Estatuburu ohiari eta bere emazteari zein araubide dagokien, "Espainiako Errege-erreginak izan direnen duintasuna kontuan hartuta". Gainera, forudun berrien aurkako jardunbide guztik eten beharko lirateke eta Auzitegi Gorenera eraman.

Oposizioaren kritikak

Oposizioko taldeek Juan Carlos I.a erregeari "gehiegizko aforamendua" ematea kritikatu dute, eta herritarrek ez dutela "hainbeste blindaje" ulertzen gaineratu dute. "Castro epaileak ni ez nau epaitzen mezua igorri nahi dutela dirudi", laburbildu du Gaspar Llamazares IUko diputatuak.

Diputatuen Kongresuko Justizia Batzordeak argi berdea eman die gaur Juan Carlos eta Sofia, Letizia erregina eta Leonor Asturiasko printzesa forudun bihurtzeko funtzionario judizialen legean aurkeztutako bi zuzenketei. Orain, Senatuan jarraituko dute izapidea.

Jose Miguel Castillo Calvin PPk justizia arloan duen bozeramailearen esanetan, espainiarrek "zor ordainezina" dute Juan Carlos erregearekin, eta, horrenbestez, babes judiziala ematearen alde egiteko eskatu die taldeei.

Meritxell Batet PSOEko diputatuak kritikatu egin du aforamendua emateko hautatutako bidea, eta eztabaida "sakonik eta zorrotzik" egin ez izana deitoratu du.

Emilio Olabarria EAJko bozeramaileak "gehiegizkoa" iritzi dio Juan Carlos I.aren aforamenduari, eta "susmagarria" dela gaineratu du. Izan ere, babes judiziala erregearen bizitza pribatura ere zabaldu dute.

Irene Lozano UPyDko diputatuaren ustez, "pribilegioa" da aforamendua, eta, kasu honetan, babes judiziala "ohi baino zabalagoa" dela gogorarazi du.

"Zer ezkutatu nahi duzue?", galdetu dio Gaspar Llamazares Izquierda Plural taldeko bozeramaileak PPri, eta Juan Carlos I.a dagoeneko estatuburua ez bada, babes berezirik izan behar ez lukeela esan du.

Sabino Cuadra Amaiurreko bozeramaileak Juan Carlos I.aren "iragana, oraina eta etorkizuna blindatu nahi izatea" egotzi dio PPri. Gainera, Europar Batasunean "aurrekaririk" ez duela salatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X