EAJk Juan Carlos I.a forudun egitearen aurka bozkatuko du
Oposizioko taldeek Juan Carlos I.a erregeari "gehiegizko aforamendua" ematea kritikatu dute, eta herritarrek ez dutela "hainbeste blindaje" ulertzen gaineratu dute. "Castro epaileak ni ez nau epaitzen mezua igorri nahi dutela dirudi", laburbildu du Gaspar Llamazares IUko diputatuak.
Diputatuen Kongresuko Justizia Batzordeak argi berdea eman die gaur Juan Carlos eta Sofia, Letizia erregina eta Leonor Asturiasko printzesa forudun bihurtzeko funtzionario judizialen legean aurkeztutako bi zuzenketei. Orain, Senatuan jarraituko dute izapidea.
Jose Miguel Castillo Calvin PPk justizia arloan duen bozeramailearen esanetan, espainiarrek "zor ordainezina" dute Juan Carlos erregearekin, eta, horrenbestez, babes judiziala ematearen alde egiteko eskatu die taldeei.
Meritxell Batet PSOEko diputatuak kritikatu egin du aforamendua emateko hautatutako bidea, eta eztabaida "sakonik eta zorrotzik" egin ez izana deitoratu du.
Emilio Olabarria EAJko bozeramaileak "gehiegizkoa" iritzi dio Juan Carlos I.aren aforamenduari, eta "susmagarria" dela gaineratu du. Izan ere, babes judiziala erregearen bizitza pribatura ere zabaldu dute.
Irene Lozano UPyDko diputatuaren ustez, "pribilegioa" da aforamendua, eta, kasu honetan, babes judiziala "ohi baino zabalagoa" dela gogorarazi du.
"Zer ezkutatu nahi duzue?", galdetu dio Gaspar Llamazares Izquierda Plural taldeko bozeramaileak PPri, eta Juan Carlos I.a dagoeneko estatuburua ez bada, babes berezirik izan behar ez lukeela esan du.
Sabino Cuadra Amaiurreko bozeramaileak Juan Carlos I.aren "iragana, oraina eta etorkizuna blindatu nahi izatea" egotzi dio PPri. Gainera, Europar Batasunean "aurrekaririk" ez duela salatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri