'Herriko tabernen' auziaren epaiketaren giltzarriak
Martxoan geratu zen epaiaren zain 35/02 auziko epaiketa, 'herriko tabernen auzia' izenarekin ere ezaguna. 2013ko urriaren 17an abiatu zen epaiketa Auzitegi Nazionalean, Baltasar Garzon epaileak ikerketa abiatu eta 11 urtera. Bost hilabetez luzatu dira saioak, eta 34 auzipetu izan dira. Azkenean, zigor eskaerak murriztu egin dituzte.
Hauxe izanda da auziaren kronologia:
Sei urteko instrukzioa eta bost urtez epaiketaren zain
Baltasar Garzon epaileak 2002an ireki eta 2008an itxi zuen sumarioa. 2010ean Auzitegi Nazionalera igorri zuten Batasuneko kide ohien kontrako akusazioa idatzia.
2002: Apirilean jarri zuten martxan 35/02 makrosumarioa, 11 lagun atxilotu ostean. Ondoren, 75 herri taberna bahitzeko agindua eman zuen epaileak, eta urte horretako abuztuan Batasunaren jarduera etetea agindu zuen.
2003: Batasuna legez kanpo utzi zuten.
2006: Batasuna kitatzeko prozesuaren baitan, herriko tabernetan auzitegi batzordeak sartzea agindu zuen Gorenak, diruaren eta ondasunean inbentarioa egiteko. 120 lokal baino gehiago miatu zituzten.
2008: Garzon epaileak sumarioa itxi eta 43 lagun auzipetu zituen.
Hasieran 43 ziren auzipetuak, baina azkenean 36ra jaitsi zuten zenbateko hori (fiskalak auzitik kanpo utzi zituen lau, tartean Arnaldo Otegi akusazio horiengatik dagoeneko kartzelan zegoelako; Jon Idigoras 2005ean zendu zen; Josu Urrutikoetxea, Josu Ternera, ihes egindako dago eta Jon Salaberria, berriz, Frantzian preso 2008tik).
Hauek ziren 'herriko tabernen' sumarioko 36 auzipetuak.
Epaiketa Auzitegi Nazionalean
36 akusatu iritsi ziren Auzitegi Nazionaleko epaiketara, ETAren finantziazioaren, Batasunaren eta herriko tabernen arteko ustezko lotura ebatziko zuen saioetara. Besteak beste Joseba Permach eta Rufi Etxeberria Batasuneko kideak auzipetuen artean zeuden.
36 auzipetu horietatik bi (Josu Iraeta eta Jose Antonio Egido) epaiketatik kanpo utzi zituzten, defentsak eskatuta, egotzitako delituak preskribatuta zeudelako.
Halaber, Askabide prostitutei arreta eskaintzeko elkartea ere prozeduratik kanpo utzi zuten, izen bereko herriko taberna batekin nahastuta zegoela agerian geratu ondoren
Fiskaltzaren eskaerak
ETAk ‘Herriko tabernak’ militante berriak aurkitzeko, armak aldi baterako gordetzeko edota balizko helburuen inguruko informazioa aztertzeko erabiltzen zituela berretsi zuen Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak.
Vicente Gonzalez Mota eta Marcelo Azcarraga fiskalen arabera, Batasuna ETAren kontrolpean zegoen "frontea" zen eta, horren azpian, "Herriko Tabernen sarea zegoen".
Azkenean, Fiskaltzak 12 urtetik 4 urte eta erdira jaitsi zuen Rufi Etxebarria, Juan Kruz Aldasoro, Joseba Permach, Karmelo Landa edota Joseba Alvarez ezker abertzaleko buruzagi ohien aurkako zigor eskaera
Gainerako auzipetuei ere zigor txikiagoa eskatu zien fiskalak: bi urte eta bi hilabete kasu batzuetan eta bi urte eta erdi beste batzuetan. Hain zuzen ere 25 auzipeturen aurkako zigor eskaera jaitsi zuen: 2,5 urteko zigor eskaera egin zuen fiskalak ETAko kideak izateagatik auzipetu dituztenentzat (lehen 10 urte eskatu zituen) eta 2 urte eta bi hilabeteko espetxe zigorra eskatu zuen ETAri laguntzeagatik atxilotutakoentzat (lehen, zortzi urteko eskaera egin zuen).
Halaber, bertan behera utzi zuen bederatzi inputaturen kontrako akusazioa (Adolfo Araiz, Mikel Arregi, Esther Agirre, Juan Carlos Rodriguez, Santiago Hernando, Kepa Gordejuela, Pedro Felix Morales, Andres Larrea eta Maria Isabel Mandiola)
Defentsa
Defentsak, bestalde, akusatuen absoluzioa eskatu zuen eta argudiatu egin zuen epaiketan ez zela frogatu Herri Batasuneko kideak izateagatik akusatuak ETA kideak zirenik.
Halaber, abokatuak defendatu zuenez, epaitegiak ezingo du Herri Batasuna erakunde terrorista deklaratu, HB, EH eta Batasuna ez direlako existitzen subjektu juridiko eta penal gisa.
Akusatu guztien izenean, Floren Aoizek adierazpen bat irakurri zuen, eta 'Herriko Tabernen' auziko balizko zigorrak bakea lortzeko "itxaropena" zapuztuko lukeela adierazi zuen.
Epaia
Epaiketa bukatu eta lau hilabetera kaleratu dute epaia, eta Auzitegi Nazionalak Batasunako hogei kide zigortu ditu, herriko tabernen bidez ETA finantzatu zutela egotzita. Halaber, hogei pertsona horiei talde terroristako kide izatea edo talde terroristarekin kolaboratzea leporatzen diete. Zigortuei urte eta hiru hilabete eta hiru urte bitarteko kartzelaldia ezarri diete.
Hiru urteko kartzela zigorra ezarri die Auzitegi Nazionalak (zigor gorena) Joseba Permach, Juan Kruz Aldasoro, Joseba Alvarez eta Karmelo Landari, ETAko kide izatea egotzita.
Bestalde, delitu bera egotzita, urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri die Jon Gorrotxategiri, Floren Aoizi eta Antton Morcillori. Halaber, urtebete eta hiru hilabeteko zigorra ezarri die beste hamabi laguni ETArekin kolaboratzea egotzita.
Halaber, Herriko Tabernen auziko epaileak 14 pertsona absolbitu egin ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchez eta Pradales Moncloan bilduko dira ostiralean, aldebiko laugarren batzordean
Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko aldebiko batzordearen laugarren bilera izango da.
Andaluziak 2026ko maiatzaren 17an egingo ditu hauteskunde autonomikoak
Juanma Moreno presidenteak hilabete aurreratu ditu hauteskundeak; izan ere, legegintzaldia ekainean amaitzea aurreikusita zegoen.
Pradalesek ausardiaz jokatzeko garaia dela esan die euskal enpresei
Irango gerrak Euskadiko ekonomian izango duen eraginaz kezkatuta agertu da lehendakaria, ULMA enpresara egin duen bisitan. Onartu egin du hurrengo asteak eta hilabeteak ez direla errazak izango, baina nabarmendu du Europako berrindustrializazioari ekarpen handia egin diezaioketela euskal enpresek.
PPk zer egingo duen jakitearen zain, Gobernua Juntsen menpe egongo da Irango gerraren harira proposatutako beherapen fiskalen dekretua aurrera ateratzeko
Podemosek nabarmendu du ez duela neurri sorta berriaren aurka egingo, baina uste du ezin duela aldeko botorik eman, "zergen beherapenak ez direlako prezioen igoerari aurre egiteko bidea". Hala, abstenitu egingo dela jakinarazi du.
Nafarroako Parlamentuak atzera bota ditu UPNk eta PPk Korrikaren aurka aurkeztutako bi adierazpen instituzional
Taldeen bozeramaileek agerian utzi dituzte euren arteko desadostasunak, euskararen aldeko lasterketan ETAko presoen argazkiak erakustearen eta Korrikaren beraren inguruan.
'Anboto' ETAko buruzagi ohiari erdi-askatasuna eman izana salatu du Covitek, kartzelan "denbora gutxi" eman duelakoan
Erakunde terrorista "sostengatu eta legitimatu zuen sare politiko eta sozialetik banaezina" izaten jarraitzen duela ohartarazi du terrorismoaren biktimen kolektiboak.
"Biktimak birbiktimizatzea" saihesteko eskatu dio Chivitek Korrikaren antolatzaileei
Covitek salatu zuenez, lekukoa zeraman ume batek Patxi Ruizen omenezko elastikoa zuen jantzita, Tomas Caballeroren hilketagatik zigortutako etakidea.
Poliziaren torturaren zazpi biktimak ekimen judizial bateratu bat abiatu dute, Espainiako Justiziari eskatzeko haien kasuak ikertu ditzala
Espainiako Estatua zazpi kasu horiek ez ikertzeagatik zigortu zuen Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegiak. Horietako bat Martxelo Otamendi da, Egunkariaren auzian atxilotu zuten, eta torturak salatu zituen kazetariak.
Alkatetzak argituta, Euskal Hirigune Elkargorako lehia irekitzen da orain
Apirilean erabakiko da zein izango den Ipar Euskal Herriko erakunde administratiboaren lehendakari berria. Jean Rene Etchegaray Baionako alkatea izan da 2017tik karguan, baina Iriart zein Etxeleku ere hautagai izan daitezke.
Baionako auzapez izaten jarraituko du Etchegarayk, Blanco estreinatuko da Biarritzen, Etxeleku Kanbon, eta EH Baik babesten duen Horn, Bokalen
Orain arteko auzapezek errepikatuko dute Hendaian, Donibane Lohizunen, Azkainen, Maulen eta Beskoitzen. EH Baik Urruña galdu du.