Uztaileko barometroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PPk areagotu egin du PSOErekin duen aldea; Ahal Dugu, hirugarrena

PPk 8,8 puntuko aldea du PSOErekin, eta Ahal Dugu sozialistetatik sei puntura baino ez dago.
Pablo Iglesias (Podemos-Ahal Dugu). EFE
Pablo Iglesias (Podemos-Ahal Dugu). EFE

PPk handitu egin du PSOErekin duen aldea eta Podemos-Ahal Dugu, Pablo Iglesiasen alderdia, Espainiako Estatuko hirugarren indarra da jada, Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS) publikatutako azken barometroaren arabera.

Inkesta Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusi izendatu baino lehen egin zuten, uztaileko lehen egunetan. Oro har, alderdi guztiek egin dute behera boto asmoan, ERC eta Podemos izan ezik.

Hain zuzen ere, PPk 8,8 puntuko aldea du PSOErekin, barometroaren arabera, botoen % 30 jasoko bailituzke gaur egun hauteskundeak izango balira.

PSOEk bozen % 21,2 izango lituzke; Podemos-Ahal Duguk % 15,2, IU-ICVk 8,2 eta UPyDk % 5,9.

ERCk % 3,3 lortuko lituzke; CiUk % 2,9; Compromis Equok % 1,4 eta Amaiurrek eta EAJk % 1.

Azkenik, UPNk eta Geroa Baik % 0,1 eskuratuko lituzkete.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X