Senitarteko eta lagunek Joxe Mari Korta gogoratu dute Zumaian
Joxe Mari Korta ETAk gaur 14 urte hildako enpresaburua gogoratu dute gaur, Zumaian, haren senitarteko eta lagunek. Erakundeetako eta alderdi politiko nagusienetako ordezkaritza zabal batek hartu du parte Adegiko burua izan zenaren aldeko omenaldian.
12:00etan hasi da ekitaldia, Korta hil zuten lekuan, bere enpresaren atarian. Elkarretaratze isil bat egin dute enpresaburu zenaren monolitoaren aurrean, eta, ondoren, lore-eskaintza egin diote. Kortaren alarguna eta semeetako bat egon dira bertan, besteak beste.
Eusko Jaurlaritzaren izenean, Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetza saileko idazkari nagusia eta Monika Hernando Giza Eskubide eta Biktimen bulegoko zuzendaria izan dira gaur Zumaian. Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezari gisa, berriz, Martin Garitano Gipuzkoako Aldun Nagusia, Ikerne Badiola Kultura eta Euskara diputatua eta Jon Pelli Uriguen Berrikuntza diputatua joan dira. Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak ere hartu du parte ekitaldian.
Alderdi politiko nagusienetako ordezkaritza zabala izan da Kortaren aldeko elkarretaratzean. Besteak beste, Pernando Barrena Sortuko bozeramailea izan da, Alberto Unamunzaga (Amaiur) eta Pello Urizarrekin (EA) batera.
Bestalde, ogibide izan zituen enpresaburu asko izan dira omenaldian, tartean, Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidentea eta Pello Gibelalde Adegikoa.
Elkarbizitza baketsu baterantz, "urratsak"
Joxe Mari Kortaren Bidetik fundazioak antolatu du ekitaldia. Elkarretaratzearen ondotik, Jesus Mari Mujika fundazioko bozeramaileak hartu du hitza, eta hiru mezu helarazi nahi izan ditu. Batetik, eskerrak eman nahi izan dizkie, fundazioaren izenean, "gorrotoa eta mendekua gainditu eta, herri honetan gertatu denaren irakurketa zintzoa eta autokritika egin ondoren, bizikidetzaren alde pausoak ematen ari direnei". Mujikaren hitzetan, gizarteak geroz eta argiago ditu elkarbizitza egoki bat eraikitzeko baloreak zeintzuk diren.
Bestalde, elkarbizitzaren alde "pausoak ematen ari ez direnak" aipatu ditu fundazioko bozeramaileak. "Bada zenbait jende pausorik eman nahi edota ematen ausartzen ez dena. Horiei gauza bat esan nahi diegu: gure ustez, pauso horiek ez emateak, beste batzuk ematen ez dituztenaren aitzakian, ez du balio. Pausoak norberak eman behar ditu eta horrek besteak ere behartuko ditu urratsak ematera", nabarmendu du.
Azkenik, belaunaldi berriak izan ditu gogoan Mujikak. "Garaia da belaunaldi berriek elkarbizitza baketsu batera ohitu daitezen eta ez indarkeria ikustera, eta, askotan, justifikatu beharrera. Belaunaldi berriei hori zor diegu eta gure fundazioaren helburua horixe da", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.