'Zoru etikoa' beste era batera formulatzea proposatu du lehendakariak
Iñigo Urkullu lehendakaria 'zoru etikoa' beste modu batera formulatzearen alde agertu da, Bake eta Bizikidetza lan-taldean alderdi guztien parte hartzea bultzatze aldera.
Goizean, Gernikan, egin duten Gobernu Bileraren ostean, Jose Erkoreka Eusko Jaurlaritzako eledunak adierazi du zoru etikoari buruzko proposamen berria lehendakariak, jada, helarazi diela Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiari eta Hasier Arraiz EH Bilduko buruari, elkarrekin izan dituzten bileretan.
'Zoru etikoa' aurreko legealdian onartu zen; hasieratik, ezadostasunak egon ziren, besteak beste, esker abertzalea ez zetorrelako bat egindako formulazioarekin. PSE-EEk Bake eta Bizikidetza Lan-taldea uztea erabaki zuen, eta EAJ eta EH Bildu bakarrik geratu ziren. PPk eta UPyDk inoiz ez zuten parte hartu talde horretan.
Erkorekak jakinarazi duenez, Politika Orokorreko Eztabaidan EH Bilduren proposamenaren ondotik etorri da lehendakariaren planteamendu berria. Ezker abertzaleak 'zoru etikoa' beste modu batera formulatzeko aukera jarri zuen mahai gainean.
Ohiturari eutsiz, Gernikako Juntetxean egin du gaur Jaurlaritzak Gobernu Bilera. 1936ko urriaren 7an lehen aldiz han bildu zen Eusko Jaurlaritza, Jose Antonio Aguirre lehendakaria buru zela. Urteurren hori gogoratu dute, aurten ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek iragarri du Carlos Cuerpo izango dela Maria Jesus Monteroren ordezkoa lehen presidenteorde gisa
Orain arte lehen presidenteordea eta Ogasun ministroa izan dena Gobernutik atera da Andaluziako Juntako presidentegai sozialista izateko.
Irango gerraren ondorioen aurkako neurrien dekretua onartu dute Kongresuan
Neurri ekonomikoek 5.000 milioi euro mobilizatzea aurreikusten dute. Voxek bakarrik bozkatu du kontra, eta PPk eta Podemosek abstentziora jo dute.
Ekialde Hurbileko gerraren aurrean "biziak salbatzea" bermatzeko osoko bilkura monografikoa egitea eskatu du EH Bilduk
EH Bilduk gaur erregistratu du eskaera Eusko Legebiltzarrean, eta bilkura monografikoa uda aurretik egitea eskatu du.
Frankismoaren biktimei kalte-ordainak emango dizkiete; Portugaleteko eta Bilboko kasuetakoei, besteak beste
Espainiako Gobernuak 15 erreparazio-eskaera onartu ditu, eta 1968tik 1978ra bitartean eraildako edo lesio larriak izandako berrogeita hamar bat kasu aztertzen ari da.
Irango gerraren ondorioak arintzeko dekretua aurrera aterako da Kongresuan, PPren erabakiaren zain
Espainiako Gobernuak inbestidurako bazkideen babesa bermatuta du, eta, hortaz, beherapen fiskalak, oinarrizko hornigaiak eteteko debekua eta sektore kaltetuenei laguntzeko neurri orokorrak aurrera aterako dira.
Zupiria: “Istilu horietan bidegabeko biktima bat egon zen”
Zabarte auziaren harira, Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak adierazi du auzitegiei dagokiela zer gertatu zen argitzea, eta familiak errekurritzeko eskubide osoa duela. Hala ere, argi du bidegabeko biktima bat egon zela istilu haietan.
Accionaren presidentearen aurka eginbideak abiatzea eskatu du Fiskaltzak, Nafarroako Ikerketa Batzordera joan ez zelako
Birritan deitu du Nafarroako Parlamentuak Jose Manuel Entrecanales enpresaria eta bietan huts egin du hitzordura. Fiskaltzaren arabera, desobedientzia delitutzat har daiteke.
Patxi Lopezek Feijori egotzi dio ETAren biktimen "erabilera zikina"egitea
PSOE eta PP alderdien arteko ika-mika gogorra izan da gaur Espainiako Diputatuen Kongresuan. Patxi Lopez sozialisten eledunak Behe Ganberan Alberto Nuñez Feijoo PPren buruari leporatu dio ETAren biktimen "erabilera zikina" egitea.
Laugarren xedapen iragankorra indargabetzeko tramitea hasi du UPNk
Cristina Ibarrola UPNren presidenteak lege-proposamen bat aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan: Konstituzioa erreformatzea eta xedapena ezabatzea eskatu nahi die Gorte Nagusiei.
Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”
Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”.