Makroepaiketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

‘2005-2007 urte arteko lan politikoa epaituko dute’, esan du Etxaburuk

Mikel Etxaburu astelehenean Auzitegi Nazionalean egitekoa den makroepaiketan inputatuetako batek gaineratu duenez, “iragana epaituz etorkizuna ere epaitu nahi dute”.
18:00 - 20:00
04/08 sumarioko prozesatuak Madrilera abiatu dira

Mikel Etxaburuk gaur, igandea, Madrilera abiatu aurretik esan duenez, ?epaiketa politikoa da eta 2005-2007 urte arteko lan politiko epaituko da, sei hilabetez?. Gainera, ?iragana epaituz etorkizuna ere epaitu nahi dute?.

Etxaburu astelehenean Auzitegi Nazionalean EAEren, Batasunaren eta EHAKren buruzagitzen kontra egitekoa den makroepaiketan 35 inputatuetako batek esan duenaren arabera, ?hala ere, harro gaude garai hartan egin genuen ahaleginagatik; horrek eszenatoki berriak irekitzen balio izan zuela uste dugu. Harro gaude egindako lan guztiak urrats irmoak eman zituelako edo behintzat emateko balio izan zuelako, eta gaur egun bizi dugun eszenatoki politiko berri eta itxaropentsu honen alde izan zelako?, gaineratu du.

Horrez gain, agerraldia iragarri dute datorren urtarrilaren 17rako, Donostiako Eureka Museoan. ?Bertan izango dira orain arte egon diren makrosumarioetako inputatuak, eta hemendik aurrera diren eta izango direnak bilduko gara, adierazteko argi eta garbi ezelako epaiketa politikoek ez duela herri honen askatasun garra eta gogora ukatuko?.

Horren ildotik, Etxabururen esanetan, ?bertan batuko dira hainbat eragile babesa emateko, eta han batuko gara inputatuak ere etorkizunaren pieza eta gure herriaren etorkizunaren ardatz garela adierazteko?.

Batasuna, Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista (EHAK) eta Eusko Abertzale Ekintza (EAE-ANV) alderdietako zuzendaritzen aurkako epaiketa bihar, astelehena, abiatuko da, Auzitegi Nazionalean. Sumarioan 35 inputatu daude; Pernando Barrena eta Juan Jose Petrikorena ezker abertzaleko buruzagi historikoak, tartean. Urtarrilaren 12, 13, 14, 19, 20, 21, 29 eta 30ean izango dira saioak.

Karmele Berasategi eta Nekane Erauskin EHAK-ko legebiltzarkide ohiak eta Ino Galparsoro (EAE-ANV) Arrasateko alkate ohia ere eseriko dira akusatuen aulkian. Sumarioan auzipetutako gainerakoak ondorengoak dira: Juan Carlos Ramos, Jesus Maria Agirre, Eusebio Lasa, Joana Regueiro, Ángel Maria Elkano, Asier Imaz, Mikel Garaiondo, Marije Fullaondo, Tomasa Alejandre, Haizpea Abrisketa, Arantza Santesteban, Karmele Aierbe, Jon Kepa Garay, Mikel Etxaburu, Aner Petralanda, Francisco Javier Urrutia, Mikel Gotzon Zubimendi, Nuria Alzugarai, Egoitz Apaolaza, Gorka Murillo, Ignacio Oralde, Iñigo Balda, Gorka Diaz Martin, Maite Fernandez Labastida, Aitor Aranzabal, Joseba Zinkunegi, Alazne Arozena, Peio Xabier Galvez, Anton Gomez Lorente eta Aurore Martin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X