Barcenasen agiriak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Barcenasek 50.000 euroko kalte-ordainak eman behar dizkio Cospedali

"Barcenasen agiriak" egiazkoak direla frogatu ez denez, bertan dauden akusazioek Cospedalen ohorea urratzea dakartela ezarri du auzitegiak.
Luis Barcenas PPko diruzain ohia. EFE
Luis Barcenas PPko diruzain ohia. EFE

Toledoko Probintzia Auzitegiak Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiari 50.000 euroko kalte-ordainak ematera zigortu du Luis Barcenas alderdi horretako diruzain ohia.

Izan ere, "Barcenasen agiriak" egiazkoak direla frogatu ez denez, bertan dauden akusazioek Cospedalen ohorea urratzea dakartela ezarri du auzitegiak.

Hain zuzen ere, auzitegiak onartu egin du Cospedalek Toledoko beste epaitegi batek ateratako epaiaren aurkako helegitea, orduan epaileek errefusatu egin baitzuten Barcenasen kontrako salaketa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko PPren ustez, Espainiako erregearen hitzaldia "lezio bikaina" da demokratentzat

Euskadiko Alderdi Popularreko idazkari nagusi Esther Martinezen ustez, Felipe VI.a Espainiako erregearen Gabon gaueko hitzaldia "lezio bikaina" izan zen demokratentzat, demokrazia eta askatasuna defendatzeko egindako deiagatik. "Herritarren erantzukizunari dei egiteko lezio baliotsua, askatasunean oinarritutako bizikidetzatik abiatuta, erronkak eraiki eta aurre egin ahal izateko", ziurtatu du.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJk faltan bota ditu diktadurari, euskal eta kataluniar nazioei eta euskarari buruzko aipamenak Erregearen diskurtsoan

Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak Felipe VI.aren Gabonetako diskurtsoan hainbat hutsune somatu dituela esan du, besteak beste, frankismoaren amaierari eta diktadura eta Trantsizioko dokumentuak desklasifikatu beharrari buruzko erreferentzia esplizituagoa, baita euskal eta kataluniar nazioaren aitortza ere. Vaquerok ere deitoratu du Erregeak ez aipatzea euskararen erabilerari lotutako azken eraso eta eztabaidak, aurten garrantzi berezia izan dutenak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X