'Herriko tabernen' auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

107 'herriko taberna' enkantean jarriko ditu Estatuak

Mozkinak Altxor Publikoarentzat izango dira, baina prozesua luzea izango da.
Rufi Etxeberria eta Joseba Permach, herriko tabernen auzian zigortutakoetako bi
Rufi Etxeberria eta Joseba Permach, herriko tabernen auzian zigortutakoetako bi

Espainiako Estatuak ezker abertzalearen 107 herriko taberna itxi eta enkantean jarriko ditu, Auzitegi Gorenaren epaiari jarraiki. Gorenak lokalak konfiskatzeko agindu du, horien bidez ETA "finantzatzen" zutela argudiatuta.

Justizia Ministerioaren iturriak aipatuta EFE agentziak azaldu duenez, enkantearen mozkinak Altxor Publikoarentzat izango dira. Hori bai, prozesua luzea izango da.

Epaia Auzitegi Nazionalaren Zigor arloko Bigarren Salak gauzatu beharko du, horrek epaitu baitzuen auzia.

Izapideak bizkortzeko, Espainiako Gobernuak Aktiboak Berreskuratzeko eta Kudeatzeko Bulegoa sortuko du. Prozedura Kriminaleko Legea erreformatuz egingo du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ernaik eskuin-muturraren igoeraren aurka antolatzeko deia egin die gazteei

Bilbon egindako mobilizazioan, gazte erakundeak ideia erreakzionarioak eta euskararen aurkako erasoak salatu ditu. Itsas Kapitaintzaren aurrean, Espainiako bandera bat erre eta Bilbo euskalduna, antifaxista eta feminista aldarrikatu du. Era berean, ELAk eta LABek martxorako deitu duten greba orokorrarekin bat egin du, eta independentzia helburu dutela antolatzeko deia egin die gazteei.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X