Gobernu berria Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Barcinak eta Barkosek botere aldaketa 'normaltasun osoz' egin dute

Oraindik jardunean dagoen presidenteak Presidentziari eta Gobernuari lotutako informazioa helarazi dio Barkosi. Datozen egunotan kontseilariek egingo dute gauza bera.
Yolanda Barcina eta Uxue Barkos, gaur. Argazkia: EFE.
Yolanda Barcina eta Uxue Barkos, gaur. Argazkia: EFE.

Yolanda Barcina azken urteotan Nafarroako presidentea izan dena eta Uxue Barkos presidente izendatu berria gaur goizean bildu dira, botere aldaketa egiteko. Biek ala biek nabarmendu dutenez, "normaltasun osoz" egin dute bilera.

Barcinaren bulegoan bildu dira, ia 40 minutuz, eta hedabideen aurrera agertu dira ondoren. "Jardunean dagoen presidente baten eta ordu gutxi barru Nafarroako presidente kargua hartuko duenaren arteko bilera izan da, demokrazian guztiz normala den urratsa", esan du UPNko kideak.

Nafarroako Presidentziari eta Gobernuari buruzko informazioa helarazi dio jardunean dagoen presidenteak Barkosi, eta jakitera eman duenez, datozen egunotan kontseilariek egingo dute botere aldaketa.

Barcinak azaldu duenez, presidentearen eguneroko lanaz aritu dira hizketan, batez ere. Nafarroako administrazioaren gai zehatz batzuk eta, oro har, Foru Erkidegoaren egoera ere izan dute hizpide.

Hemendik aurrera, elkarlanerako prest agertu da Barcina. "Presidente ohi gisa, Nafarroaren interesaren alde lan egiteko prest dago", adierazi du. Gobernua utziko dutenek eta exekutibo berria osatuko dutenek Nafarroaren interes orokorren alde lan egiteko "betebeharra" dutela nabarmendu du Barkosek.

Lankidetza eskertu ostean, presidente berriak eskatu du "gauzak sasoiz eta behar den moduan egitea, horixe baita agintaritza uzten duen Gobernuak egin duen eskaintza". "Nire nahia da hemen adierazi diren baldintzen arabera gauza dadila datozen orduetan", gaineratu du.

Barkosi aholkuren bat eman ote dion galdetu diotenean, Barcinak adierazi du ez duela aholkurik eman behar, "bakoitza den modukoa da", baina bai opatu dio erabakietan asma dezala, nafar guztion hobe beharrez.

Premia berezia duen auziren bat lantzeke geratu ote den ere itaundu diote, eta horren harira Barcinak honako hau erantzun du: "Eguneroko erabakiak hartzea eta Erkidego hau kudeatzen jarraitzea, zerbitzu hobeagoak emateko". Beste hau ere gaineratu du: "Bai esan diot Gobernua maiatzetik dagoela jardunean, eta presidente honek maiatzetik hasita nahitaezkoa besterik ez zena izapidetzeko agindua eman zuela".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X