Diputatuen Kongresua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PPk ez du gutxiengo soldataren igoera eskatuko, egoera ekonomikoagatik

Alderdi Popularrak esan du gutxiengo soldata ezin daitekeela igo, ekonomia “fase horretan” ez dagoelako eta igoerak “enpleguari kalte” egingo liokeelako.

Alderdi Popularrak baztertu egin du Espainiako Gobernuari lanbide arteko gutxiengo soldata igo dezala eskatzea, ekonomia “fase horretarako” prest  ez dagoelako eta igoerak “enpleguari kalte” egingo liokeelako, bereziki enpresa txikei.

Carles Campuzano CDCko diputatuak gutxiengo soldata igotzea eskatu du Kongresuan egindako agerraldian. Espainiako Gobernuak gutxiengo soldata igotzeko unea iritsi dela nabarmendu du: “Aberastasuna hobeto banatzeko momentua da, gizartearen zati batek krisiaren ondorioak gehiago sufritu dituela kontutan hartuta”.

Campuzanok ohartarazi du, hauteskundeek deitzeko Gorteak desegiten direnean, adierazle hori berriro izoztuta geratzeko arriskua egongo dela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X