batasuna-EHAK-ANV epaiketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sortu: 'Indarkeria darabilte oraindik independentismoaren aurka'

Batasuneko, EHAK-ko eta EAE-ANVko 35 auzipetuen aurkako epaiketa "politikoa" dela ohartarazi du Pernando Barrenak.
Pernando Barrena Sortuko bozeramailea. EiTB
Pernando Barrena Sortuko bozeramailea. EiTB

Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak salatu du "indarkeria" erabiltzen dela "oraindik ere" independentismoaren "helburu zilegien eta oro har euskal gizartearen kontra".

Horren ildotik, Batasuneko, EHAK-ko eta EAE-ANVko 35 auzipetuen aurkako epaiketan absoluzioa eskatuko dutela nabarmendu du. Epaiketa hilaren 16an hasiko da, Auzitegi Nazionalean, eta hura "erabat politikoa" dela kritikatu du buruzagi abertzaleak. Auzipetuetako bat da bera.

"Enegarren aldiz, euskal gizartea eskatzen ari denaren aurka egiten ari da Estatua", azpimarratu du.

Barrenaren hitzetan, 35 auzipetuak "militantzia politikoagatik" epaituko dituzte, eta "legez kanporatzeek eta Alderdien Legeak ekarri zituzten urraketei aurre egiteagatik".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X