EH Bilduk 'aldebakarreko bidea' aldarrikatu du Euskal Estatua sortzeko
EH Bilduk Euskal Estatua sortzeko "aldebakarreko bidea" hastea proposatu du, "erabateko subiranotasuna" oinarri hartuta, eta "muga bakarra" euskal gizartea izanik.
Koalizioak gaur goizean aurkeztu du estatus politiko berri baterako proposamena, Gasteizko Legebiltzarreko Autogobernuaren Lantaldean, gainerako alderdien proposamenekin batera, eztabaidatuko dena.
Lantalde horren lana 2014ko martxoaren 27an hasi zen Gernikako Estatutua gaindituko lukeen marko juridiko berri bat adosteko helburuarekin, eta gaur amaitzen da proposamenak aurkezteko epea.
Unai Urruzuno EH Bilduren legebiltzarkideak Legebiltzarrean eman duen prentsaurreko batean azaldu du ez dela posible estatus politiko burujabe berria edukitzea Espainiako Estatuaren barruan, "Madrilek sekula ez diolako aitortuko Euskal Herriari nazio izaera".
Horregatik, koalizioak "prozesu eratzaile baterako" oinarriak sortzea babesten du, hezkuntza, justizia, osasun eta gizarte segurantza sistema propio bat izango lukeen Euskal Estatua helburu, hau da, "erabateko burujabetza" helburu.
Horregatik, erkidegoetako egiturak erakunde burujabe bihurtzea aldarrikatu du.
EH Bilduk ez du zehazten zein izango den Estatua lortzeko egin beharreko lana, eta EAEn zentratzen bada ere, Euskal Herria osatzen duten lurraldeek, bakoitzak bere aldetik, "prozesu eratzailea" hasi behar duela azaltzen du, bakoitzak bere erritmoarekin eta prozedurekin, eta herritarren oniritziarekin.

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusia. Argazkia: Efe
PSE-EE
Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak Gernikako Estatutua erreformatzeko testu bat aurkezteko eskatu dio lehendakariari, "adostasuna eta herritarren ongizatea" lortzeko helburuarekin, eta "legezko prozedurak errespetatuz".
Independentzia lortzeko bideak errefusatu ostean, "autogobernua sozialki indartzearen alde" egin du. Gainera, estatutu "modernoa, erabilgarria eta solidarioa" eskatu du, "euskal herritarrek benetako Konstituzio gisa har dezaten".
Bilbon emandako prentsaurreko batean azaldu duenez, sozialistek autogobernurako lantaldean aurkeztuko duten proposamenak "Konstituzioaren erreforma federala" aldarrikatuko du, horrek "berme eta segurtasun juridikoa" emango liokeelako estatutuaren erreformari.
"Horregatik, erreforma konstituzionala nahi dugu lehenik, eta estatutuarena, gero. Ez dugu utziko nazionalistek kataluniarren bidaia egitera behartzea", adierazi du.
Horren harira, "erreferenduma bai, baina legezkoa" izan behar dela ohartarazi du. "Kontsulta zatitzailerik ez, estatutua erreformatzeko akordio bati buruzko erreferenduma baizik", gaineratu du.
Eskaera horren aurrean, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak errefusatu egin du Iñigo Urkullu lehendakariak Estatutua erreformatzeko testu bat aurkezteko aukera, "ez dagokion leku batean sartzea" izango litzatekeela iritzita.

Borja Semper. Argazkia: Efe
PP
Bestalde, PPk uste du ez dela beharrezkoa Gernikako Estatutua erreformatzea, EAEren arazoak konpontzeko ez delakoan markoa aldatu behar, Lurralde Historikoen eta Udal legeak baizik. Gainera, eztabaida horietan Kataluniako prozesua eta Ibarretxe plana ez direla aitatu ere egin behar azpimarratu du.
Semperrek Donostian emandako prentsaurreko batean aitortu duenez, Estatutua, Konstituzioa legez, "erreformatu egin daiteke" Legebiltzarrean nahikoa babes lortuz gero.
Hala ere, PPk ez omen du Gernikako Estatutuaren erreforma eskatzen duten "arazo larririk" aurkitu.
Zure interesekoa izan daiteke
"Kontrolez kanpo dagoen merkatuan" esku hartzea beharrezkotzat jo du Otxandianok
Euskal Herrian dagoen arazorik larriena eta herritarren kezka nagusia etxebizitza dela nabarmendu du EH Bilduk, eta kritikatu du Jaurlaritzak ez duela egoerak eskatzen duen etxebizitza politikarik ezarri.
Ubarretxenak azpimarratu du "aurrerapausoak" eman direla aireportuen gaineko negoziazioan
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak eskatu du Euskadik parte hartu ahal izan beharko lukeela 13.000 milioi euroko inbertsioak bideratuko dituen dokumentuan, eta tasei eta estrategiari buruz erabakitzeko ahalmena ere bai.
Alba Garcia: "Harrigarria iruditzen zait EH Bilduk horren arin jotzea euskal eskuinarengana"
Gabriel Rufianek proposatutako ezkerreko aliantzari buruz galdetuta, Alba Garcia Sumarren koordinatzaile nagusiak adierazi du EH Bilduk argi utzi duela hauteskunde-aliantza bat egitekotan EAJrekin elkartuko litzatekeela.
Diez Antxustegi, EAJk PSE-EErekin duen harremanaz: "Politikan ez gaude elkarrekin errietan ibiltzeko; ni ez naiz horrelako borroketan sartuko"
Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak Euskadi Irratiko mikrofonoen aurrean esan du, oro har, egunerokoan PSE-EErekin harremana ona dela. "Egunen batean gustatzen ez zaigun zerbait entzun behar badugu, ba onartu egin beharko dugu, baina gu ez gaude hemen horretarako".
Aireportuetan 13.000 milioi euroko inbertsioa ekarriko duen Aenaren egitasmoan parte hartzen ahaleginduko da Jaurlaritza
Ubarretxenak defendatu du Euskadiko hiru aireportuen inguruko plan estrategikoan Jaurlaritzak zer esana izan behar duela.
Espazio publikoetan burka eta niqab-a debekatzeko Voxen lege proposamenaren alde bozkatuko du PPk
Abascalen alderdiak bultzatutako ekimena astearte honetan eztabaidatuko dute Diputatuen Kongresuan.
Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago agertu dira Amurrion
Esan sindikatuak gertatutakoa salatu du, eta ertzainei heriotza opatzea "euskal polizien aurkako indarkeria legitimatzen duen mezua" dela adierazi du. Hala, "berehalako eta ñabardurarik gabeko" gaitzespen publikoa eskatu die indar politiko guztiei.
Ubarretxenak astelehen honetan ekingo dio aireportuen eskumena Euskadira eskualdatzeko negoziazioari
Ubarretxenak defendatu du Euskadiko hiru aireportuen inguruko plan estrategikoan Jaurlaritzak zer esana izan behar duela.
Matute (Rufiani ezetz esan ostean): "Beti defendatu dugu ekintza politikoaren batasuna"
EH Bilduk Espainiako Kongresuan duen bozeramailearen ondokoak "ekintza politikoaren batasuna" eta "ekintza elektoralaren batasuna" bereizi ditu, eta esan du "beti" babestuko dutela lehenengoa, eta "eskuin-muturra boterera ez iristeko hainbat ekimen" bultzatzeko konpromisoa hartu dutela.
Berrarmatze nuklearra "apustu arriskutsua" dela esan die Sanchezek NATOko kideei
Municheko Segurtasun Konferentzian egindako hitzaldian, "elkartasunaren, enpatiaren eta lankidetzaren balioetan inbertitzearen alde" egin du Espainiako Gobernuko presidenteak.