Gobernu Berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rivera: 'Osten ez duen eta kontuak doitzen dituen Gobernua nahi dut'

'Ez dugu behar hauteskunde gehiago, baizik eta Estatu-zentzua, emaitzak irakurtzeko gai den jendea, apaltasun gehiago eta elkarrizketa', gaineratu du.
Albert Rivera Ciudadanos - EFE
Albert Rivera Ciudadanos - EFE

Albert Rivera Ciudadanos alderdiko presidenteak larunbat honetan berriro ere nabarmendu duenez, bi alderdi daude (PPri eta Podemosi erreferentzia eginez) "bat egiten ari dira Espainiak gobernua izan dezala eragotziz", eta garbi utzi du "osten ez duen eta kontuak doitzen dituen" Gobernua nahi duela.

Horrez gain, hauteskunde gehiago ez dugula behar, gaineratu du, "baizik eta Estatu-zentzua, emaitzak irakurtzeko gai den jendea, apaltasun gehiago, elkarrizketa eta azken 30 urteetan egon den politika ulertzeko era desberdin bat".

Horrela azaldu du larunbat honetan Malagan, Ciudadanosen Andaluziako 1. Topaldia amaitzeko ekitaldian. Bertan, garbi utzi du ez dela "lerro gorrien unea, ezta besteei baldintzak ipintzekoa edota liskarrena ere; lan egiteko garaia da".

Aldi berean, "Ciudadanosek zentzuzko politikak defendatuko dituen gobernu batean besterik ez du parte hartuko, zeren, bere iritziz, "hauteskundeak errepikatzea baino gauza oker bat ego daiteke, eta hori gobernu oso txar bat izatea da".

"Guk Espainiak Gobernua izan dezan parte hartuko dugu, hauteskunde aurreratuak saihestuko ditugu", azaldu du, baina "ez edonola, burua erabiliz egingo dugu; kontuak doituko dituen, ostuko ez duen, ausarta izango den eta erreformak egingo dituen Gobernua izan dezan Espainiak".

Batzarra

Bestalde, gobernua osatzeko geratzen diren hurrengo asteetan saiatzen jarraituko dutela baieztatu du; horren harira, gogoratu egin du PPri eta Rajoyri dagoeneko lau aldiz eskatu dietela "lan-mahaian esertzeko", edukiei eta erreformei heltzeko, "argazkirik eta libururik oparitu gabe".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X