Auzitegi Nazionala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errege Kopako finaleko txistualdiaren auzia utzi du Manos Limpiasek

2015eko maiatzean, Errege Kopako finalaren txistualdiaren harira, Auzitegi Nazionalak epaitzen duen auzitik baztertu egiten dela esan du Manos Limpias sindikatuak.
Txistualdia Errege Kopako finala efe
Erregea, Kopako finalean. EFE

2015eko maiatzean, Errege Kopako finalaren txistualdiaren harira, Auzitegi Nazionalak epaitzen duen auzitik baztertu egiten dela esan du Manos Limpias sindikatuak.

Manos Limpiasek idatziz jakinarazi du herri akusazioa uzten duela, iturri judizialek Europa Press albiste agentziari adierazi diotenez.

Hau ez da, ordea, sindikatuak uzten duen lehen auzia; izan ere, Miguel Bernard Manos Limpiaseko presidentea kartzelan sartu zutenetik, apirilaren 18an, Jordi Pujol Kataluniako presidente ohiaren eta familiaren aurkako auzitik ere baztertu egin da sindikatua.

Manos Limpias hainbat auzitan dago Auzitegi Nazionalean, besteak beste, Ahora Madrid taldeko Guillermo Zapata zinegotziaren aurkako auzian eta 'Gora Alka ETA' delako titiriteroen aurkakoan.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X