Dokumentazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dokumentuaren gakoak

'Espainia hobetzeko 150 konpromiso' izeneko dokumentuak 44 orrialde ditu eta 220 neurri jasotzen ditu.
Rafael Hernandok (PP) eta Juan Carlos Girautak (Ciudadanos) sinatu dute akordioa. Argazkia: EFE
Rafael Hernandok (PP) eta Juan Carlos Girautak (Ciudadanos) sinatu dute akordioa. Argazkia: EFE

PPk eta Ciudadanosek adostutako "Espainia hobetzeko 150 konpromiso" izeneko dokumentuak 44 orrialde ditu eta 220 neurri biltzen ditu.

Dokumentua bost kapitulutan banatuta dago: hazkunde ekonomikoa, lehiakortasuna eta lana; ongizatearen eta ezagutzaren gizartea; gardentasuna, birsorkuntza demokratikoa eta ustelkeriaren kontrako borroka; erakundeen indartzea eta lurralde eredua; eta Espainia Europan eta munduan.

Diru-sarrera txikiak dituztenentzako soldata-osagarri bat sortzea, amatasun eta aitatasun baimenak parekatzea, lan-kontratu motak hirura murriztea eta zerga amnistiagatik galdu zen dirua (2.800 milioi euro) berreskuratzea adostu dute PPk eta Ciudadanosek. Horiek dira bi alderdiek adostu dituzten 150 konpromisoetako batzuk. Horiez gain, alkatea zuzeneko hautapen sistemaz aukeratzea eta hainbat erakunderen gastuak murriztea (probintzietako diputazioetako barne) ere adostu dute. Dena den, probintziak ez dituzte kenduko Ciudadanosek eskatu bezala. Akordioaren arabera, Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia aukeratzeko sistema berrituko da eta hala 20 bokaletako 12 epaileek eta fiskalek aukeratuko dituzte.

2012ko zerga amnistiaren harira Espainiako Ogasunak jasotzeari utzi zion dirua berreskuratzea eskatzen zuen Ciudadanosek eta 'popularrek' onartu egin ei dute eskari hori. Ciudadanoseko iturrien arabera, 2.800 milioi euro berreskuratzeko bidea zabalduko da.

Alderdi laranjak gizarte alorreko neurriak defendatu ditu eta, ildo horretan, krisi ekonomikoaren aurretik osasungintzan, hezkuntzan eta dependentzian egiten zen gastu mailara itzultzea eskatu du.

Soldata osagarriei dagokienez, errentaren gaineko zerga negatiboa sortzea aztertu dute.

Halaber, amatasun eta aitatasun baimenak parekatzea adostu dute. Gainera, Gobernua osatuz gero lana eta familia uztartzeko eta lan ordutegiak arrazionalizatzeko itun nazionala hiru hilabeteko epean sinatzeko konpromisoa hartu dute.

Lan-kontratu moten inguruan ere ados jarri dira eta aurrerantzean hiru izango dira: aldi baterako edo epe jakin baterako kontratua, kontratu mugagabea eta formazio kontratua.

Bestalde, udal hauteskundeen erreformaren gainean ere adostasuna erdietsi dute eta alkatea zuzeneko bozketan aukeratzearen alde egin dute.

Hala ere, Ciudadanosek egindako eskari guztiek ez dute 'popularren' onespena izan eta, adibidez, ez dira ados jarri Senatuaren erreforma egiteko, Diputazioak ezabatzeko edota kargu publikoen aforamenduan aldaketak egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X