Memoria Historikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fernandez Diaz: 'Batzuek orain irabazi nahi dute Gerra Zibila'

Hala erantzun du Espainiako Barne ministroak, Iruñean, Mola eta Sanjurjo hobitik ateratzeko asmoaz galdetu diotenean.
Jorge Fernandez Diaz, Iruñean. Argazkia: EFE
Jorge Fernandez Diaz, Iruñean. Argazkia: EFE

Iruñeko Erorien Monumentuko kriptatik Mola eta Sanjurjoren gorpuzkiak ateratzeko asmoaz galdetuta, ondokoa adierazi du Jorge Fernandez Diaz jardunean dagoen Espainiako Barne ministroak: “Batzuek 40 urte geroago irabazi nahi dute Gerra Zibila”.

Memoria Historikoaren Legeak dioena ondo ezagutzen duela esan du, Alderdi Popularraren izenean berak hartu zuelako parte batzordean.

“Orduan esandakoa errepikatuko dut. 1978ko Konstituzioa adostasunaren konstituzioa da. Konstituziogileek etorkizunera begiratzeko hautua egin zuten, iraganera begira egon beharrean, adiskidetzea bilatu zuten, Gerra Zibilaren tragedia eta drama ekarri zuten arrazoiak ez errepikatzeko”, azaldu du.

“Amaitu zela 40 urte edo ez dakit zenbat igaro direnean irabazi nahi dute batzuek Gerra Zibila; baina Espainiari, espainiarrei, Nafarroari eta nafarrei, etorkizunera begiratzea interesatzen zaie, batzen gaituenari begiratzea, eta ez zatitzen gaituenari”, azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchezek "gerrari ez" leloa defendatu du, eta adierazi du ez dela Trumpen "errepresalien beldur"

AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren harira egindako adierazpen instituzional batean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du Espainiaren jarrera argia dela: nazioarteko zuzenbidea ez errespetatzea arbuiatzea eta iraganeko akatsetan erortzea saihestea. Ohartarazi duenez, Espainia "ez da munduarentzat txarra den zerbaiten konplize izango, baten baten errepresalien beldurragatik soilik".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X