Kursaalen, Donostian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ZUZENEAN: Artur Masen eta Ibarretxeren hitzaldia, Donostian

eitb.eus-ek hitzaldia bertatik bertara eskainiko du, 19:00etan.
Artur Mas. EFE
Artur Mas. EFE

Jarraitu zuzenean, 19:00etatik, Artur Mas Generalitateko presidente ohiak eta Juan Jose Ibarretxe lehendakariak Donostiako Kursaalen ematekoa duten hitzaldia.

Ekitaldian erabakitzeko eskubidearen gaineko gogoeta eta eztabaida egingo da, eta Artur Masek Kataluniako prozesuaren egoera eta "gizarte katalanaren aldarrikapenen etorkizuna" azalduko ditu.

Juan Jose Ibarretxe, bere aldetik, krisialdi ekonomikoaren eta globalizazioaren inguruan arituko da, eta "kulturak duen garrantzia, esaterako, euskal herriak, munduan duen lekua topatzeko" azpimarratuko du. Era berean, Euskadiren etorkizuna eraikitzeko "printzipio demokratikoa erabakitzeko eskubidea" dela defendatuko du.

Ekitaldia albiste honen bidez edo zuzeneko emisioaren bisorearen bidez jarraitu ahal izango da.

Era berean, Gure Esku Dago ekimenaren atarian zuzenean jarraitu ahal izango da hitzaldia. Antolatzaileek nahi duen ororen esku jarri dute zuzeneko emisioa txertatu ahal izateko kodea. Ondorengoa da:

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X