Gobernu programa 2020
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Estatutu politiko berria lortu nahi du Urkulluk legealdi honetan

2020ra bitarte Jaurlaritzak dituen asmo eta erronkekin osatutako programa aurkeztu du lehendakariak.
18:00 - 20:00
Urkullu: 'Beharrezkoa da estatuarekin ituna lortzea legealdi honetan'

Lau zutabe handi, 10 ardatz, 175 konpromiso eta herrialdeko 650 ekimen. Honako osagaiekin eratu du Eusko Jaurlaritzak legealdiko gobernu programa:  'Euskadi 2020. XI. legealdirako Gobernu Programa'.

Iñigo Urkullu lehendakariak, koalizio gobernuaren sailburuak ondoan zituela, Gasteizen aurkeztu du gaur programa. Helburu dituen asmo eta erronken artean,  estatutu politiko berria lortzea eta Espainiako Gobernuak espetxe eta Gizarte Segurantza eskuduntzak EAEren esku jartzea aipatu ditu lehendakariak.

Lau zutabeetako bat estatutu-ituna eguneratzea eta hobetzea da. Xede honekin jaio da, hain justu, Eusko Legebiltzarreko autogobernuari buruzko batzorde txostengilea, eta harekin lankidetzan arituta, eguneratzea posible dela uste du Urkulluk.

"Beharrezkoa da (estatutu berriaren inguruko) akordioa lortzea Estatuarekin", eta Legebiltzarrak adostutakoa oinarri izango dutela hitzeman du. Urkulluren aburuz, "aro berri honek Estatutu politiko berria lortzeko aukera ematen digu".

Estatutu berri horretarako bidean "elkarrizketa eta elkarrekiko errespetua" aldarrikatu ditu lehendakariak, eta adostasunaren beharra azpimarratu du: lehenik, Legebiltzarrean; gero, Estatuarekin; eta azkenik, euskal gizartearen onespenarekin.

Ingurumari horretan, Kataluniari "arrakasta" opa dio, baina Euskadik, bestelako bidea hartu duela nabarmendu du: "Beti defendatu dugu akordioaren bidea".

Gobernu programak jasotakoaren arabera, Legebiltzarreko batzorde txostengileak sinatutako testu artikuludunak "ordenamendu juridikoa, metodo demokratikoak eta herritarren eskubide eta askatasunak" errespetatu beharko lituzke.

Eskuratu gabe dauden transferentziak

Gobernu programak oraindik eskuratu gabe dauden hainbat transferentzia eskatzea ere aurreikusten du, eta lehentasuna ematen dio espetxeen eta Gizarte Segurantzaren transferentziei.

Urkullu sinetsita agertu da  aipatu bi transferentziak lortzeak "zailtasuna" daukala, baina, azaldu duenez, urteak daramatzate "lehentasunezko bi gai horiek Espainiako gobernuei eskatzen".

"Zailtasunak gorabehera, garaiak eta testuinguruak aldatu egin dira, eta, finean, Estatua betetzea besterik ez da. Beraz, testuinguruaren araberako aitzakiarik edo oztoporik ez egotea espero dut", ohartarazi dio Gobernu zentralari.

Enplegua eta gizarte politikak

Lehendakariaren hitzetan, gobernu-programak "Giza garapen jasangarrian aurrera egitea”" nahi du. Azaldu duenaren arabera, arlo horretako konpromisoak , besteak beste, honako xede hauek erdiestera zuzenduta daude: langabeziaren tasa % 10 baino txikiagoa izatea, 20.000 gaztek lehen lan-esperientzia izatea, pobreziaren tasa % 20 murriztea, seme-alabak dituzten familientzako laguntzak igotzea eta defizit publikoaren Europako konpromisoa betetzea.

Zehaztu duenez, 2017rako aurrekontuaren heren bat Gizarte Politiketara bideratuta daudela; hain zuzen ere, Osasuna, Hezkuntza eta Gizarte Babeseko oinarrizko zerbitzuak bermatzera.

Bizikidetza eta giza eskubideak, "beharrizan bat"

Autogobernua, enplegua eta zerbitzu publikoekin batera programaren lau zutabeetako bat bizikidetza eta giza eskubideena da, eta ETAren ekintza armatuen bukaeraren ostean, "konpontzeke dauden" hiru gairi heldu nahi die: ETA armagabetu eta behin betiko desegiteari, espetxe politikari, eta iraganari buruzko oroimen kritikoari.

Lehendakariaren esanetan, aurreko legegintzaldian berak zuzentzen zuen Gobernuak ETA armagabetzeko prestatu zuen planak "mahaigainean egoten jarraitzen du", "legezkoa, ziurtatua eta ahalik eta ordenatua izango den armagabetze" bat lortzeko. Horren aurretik, "ETAk adierazpen bat egin behar du, non azaldu behar baitu armagabetzea atzeraezina eta baldintzarik gabekoa dela, desegiteko borondatearen seinale".

Espetxe-politikari dagokionez, EAJ-PSE alderdien gobernu programak politika horiek beste era batera "bideratuko dituen" proposamen bat sustatuko du, ETAko presoen birgizarteratzea xede izango duena, eta baita euren etxeetatik gertu dauden espetxeetara hurbil daitezela “erraztea” ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X