Alderdi Popularraren bilera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadiko PPren presidente izaten jarraituko du Alfonso Alonsok

Bera izan da kargu hori betetzeko aurkeztu den hautagai bakarra.
Alfonso Alonso, EAEko presidentea. Argazkia: EFE
Alfonso Alonso, EAEko presidentea. Argazkia: EFE

Alfonso Alonso Euskadiko PPren presidente izaten jarraituko du, bera izan baita kargu hori betetzeko aurkeztu den hautagai bakarra. Martxoaren 18an PPko kideek bilera egingo dute Gasteizen.

Asteazken honetan aurkeztu du bere hautagaitza, 887 kideren babesarekin. Hala, alderdi politiko horrek arautzen duen gutxiengoa (90 kideren babesa) soberan gainditu du Alfonso Alonsok.

Euskadiko PPren kideek martxoaren 18an egingo dute bilera, Gasteizen. Bi aukera ezberdin bozkatzeko aukera izango dute alderdi politiko horretako kideek. Batetik, Inaki Oyarzabal Gasteizko PPko presidenteak defendatuko duena proposamen politikoa, eta, bestetik, Amaya Fernandez Barakaldoko PPko bozeramaileak egingo duen proposamen ekonomikoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X