Biktimen omenezko 62 plaka jarri ditu Covitek Donostian eta Bilbon
Biktimen omenezko 62 plaka "klandestino" jarri ditu, bart, Covite Terrorismoaren Biktimen Elkarteak Donostiako eta Bilboko kaleetan. Biktimak hil zituzten tokietan jarri dituzte oroimen plakak.
'Biktima bat, plaka bat' ekimenarekin, Bilboko eta Donostiako udalek hartutako jarrera salatu du Covitek, "biktimak oroitzeko hartutako konpromisoa ez dutelako bete", elkarte horren hitzetan.
Zehazki, 48 plaka jarri dituzte Bilbon bertan indarkeriaren ondorioz eraildako 62 lagunen omenez. Gogoratutako biktimen artean 58 dira ETAk hildakoak, 3 Triple AAAk eta beste bat GALek hildakoa. Donostian, berriz, 14 jarri dituzte.
(Bilbon hasi dira plakak kentzen. EITB)
''Abenduan Covitek Bilboko Udalari eskatu zion 2014an Ibon Aresok hartutako konpromisoa betetzea. Hala ere, Juan Mari Aburto alkateak horiek jartzea ekidin du eta abenduan bertan Coviteri ohartarazi zion kenduko zituela elkarteak jarriko balitu'', azaldu du Covitek.
Plakak kentzea agindu dute
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, bestalde, ''ilegalki'' jarritako plakak kentzea agindu du larunbat goizean, Udalak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Udalaren hitzetan ''araudia urratuz eta modu probokatzailean'' jarri dituzte plakak. ''Jarrera hau onartezina da. Atzo gizarte osoak biktimei omenaldia egiteko eta etorkizunean modu baketsuan aurrera egitekoa asmoa agertu zuen; horren ostean bart bizitako jarrera probokatzaileak soberan daude'', gaineratu du Aburtok.
Donostiako Udalak ere jakinarazi du plakak kenduko dituela, udal araudia ''urratzen dutelako''. Horren harian, udaleko iturriek jakinarazi dute plakak ''baimenik gabe''jarri dituztela eta, ondorioz, ''espazio publikoetako udal araudia '' aplikatuko dutela. Eneko Goia Donostiako alkatearen hitzetan, ''hau ez dela bidea'' eta jarrera horrek ''ez du bat egiten hildakoen familia askoren nahiarekin ere, alde bakarreko jarrera delako, beste aukerarik onartzen ez duena'', iturri horiek gaineratu dutenez. Alkateak azpimarratu duenez, memoria eta adiskidetasun lantzeko ''bidea'' atzo Gasteizen markatutakoa da, bertan ''batasuna'' islatuta.
Covitek, bestalde, Aburtori ohartarazi dio plakak kentzen badituzte berriz ere jarriko dituztela. ''Bere erabakiak emandako hitza urratzen du eta duintasunaren kontra doa'', esan du elkarteak Twitter bidez.
Goizaldean
Bilbon gauerdian hasi dira plakak jartzen eta 05:30ean bukatu dute, istilurik gabe. Besteak beste, Iñigo Pascual Anegl Pascualen semeak aitaren omenezko plaka jarri du, Cociteko iturriek jakitera eman dutenez.
Donostian, bestalde, 01:00etan hasi eta 02:30ean bukatu dute. Besteak beste Gregorio Ordoñezen semeak hartu du parte. Guztira 14 plaka jarri dituzte, ETAk egindako 24 hilketaren tokietan.
2015ean jada Covitek hainbat plaka jarri zituen Donostian, eta ''salbuespen gutxi batzuk kenduta'', hainbat ordu edo egunez egon ziren ikusgai.
Covitek azaldu duenez, Donostiako kolektiboko familien babesa izan dute eta horien baimenarekin jarri dituzte plakak.
Zure interesekoa izan daiteke
Auzitegi Nazionalak Belateko lanen esleipena ikertuko du
Koldo auziaren instrukzioaren ardura duen epaileak gaur jakinarazi du erabakia. UPNk eta PPk Maria Chiviteren dimisioa eskatu dute.
EAJren "legatua" bere egin nahi dutenei mezua, Estebanek: "Ez da oinordetzan hartzen, defendatu nahi izan ez zena"
Ekitaldi politikoa egin dute jeltzaleek Bilbon, Sabino Aranak EAJ sortu zuela 131 urte bete direnean. "Atzo mespretxatu zituenak, gaur ez du haien txapela janzteko eskubiderik", esan du, zuzenean aipatu gabe, baina EH Bilduri erreferentzia eginez.
Arabako Aldundiak Manzanosko saihesbidea ireki du eta herriko trenbide-pasaguneko trafikoa kendu
Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalezek eta Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Saileko foru diputatu Jon Nogalesek Manzanosko saihesbidea inauguratu dute astelehen honetan. Proiektuak 3,8 milioi euroko inbertsioa izan du, eta horri esker, Añanako kuadrillako herri hori zeharkatzen duen trenbide-pasaguneko ibilgailuen trafikoa itxi egin dute.
Villarejoren defentsak dio Kitchen operazioa legezkoa izan zela
Komisario ohiaren defentsak ukatu egin du sarearen helburua Barcenas PPren diruzain ohiari alderdiaren material konprometituta lapurtzea zela, eta Barcenasi berari egotzio dio auzia sortzea, "komunikabideei begira". Fiskaltzak 19 urteko kartzela-zigorra ezarri nahi dio komisario ohiari.
Espainiako Gobernuak etxebizitzaren dekretua onartzea irailera atzeratu du, babes nahikorik ez duelako
Astearte honetan Ministroen Kontseiluan onartzekoa zen testuak Sumar, PSOE, EAJ, Junts eta Podemosen proposamenak biltzen ditu; besteak beste, alokairu-kontratuak luzatzea, lurzoruaren legea erreformatzea, pizgarri fiskalak ezartzea eta etxegabetzeak etetea.
Sanchezek adierazi du "ordu zailak" datozela suteen kudeaketan
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Vall d'Uixon (Castello) piztutako sutea kontrolatzeko Aginte Postu Aurreratua bisitatu du. Aipaturiko sutearen ondorioz, 6.500 hektarea erre dira eta 16.000 pertsona baino gehiago ebakuatu dituzte. Horrez gain, Serra d'Espada inguruan 65.000 pertsona konfinatu dituzte.
Klima larrialdiari aurre egiteko estatu ituna "lehentasun nazionala" dela adierazi du Sanchezek
Espainiako gobernuburuak babesleku klimatikoen sarearen aurkezpenean adierazi duenez, alderdi politikoei eta eragile sozialei behin eta berriz eskatuko die klima larrialdiari aurre egiteko estatu itunera batu daitezela.
Pedro Sanchez: "Larrialdi klimatikoak hil egiten du"
Babesleku Klimatikoen Sarearen aurkezpenean, Espainiako Gobernuko presidenteak adierazi du "udak gero eta gogorragoak, suntsigarriagoak eta hilgarriagoak" direla.
Biktimen ondorengoek eta Otxandioko Udalak sarraskiaren aitortza eskatu dute
Duela 90 urte, frankisten altxamendua izan eta lau egunera, Otxandio bonbardatu zuten. Gaur, eraso faxista hark hildako 61 pertsonak gogoratu dituzte herrian, horietako asko haurrak. Biztanleria zibilaren aurkako lehen aire-erasoa izan zen gerra hartan.
Pradalesek Agirre lehendakariaren "arrastoari eta balioei jarraitzeko" deia egin du
Imanol Pradales lehendakariak Jose Antonio Agirre lehendakariaren "bideari jarraitzeko" deia egin du. Haren baloreak eta haren lantaldeak erakutsitako umiltasuna eta egiteko modua eredugarri jo ditu Pradalesek.