EAJ-PP akordioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urkullu: Ertzaintzari buruzko akordioak aldebikotasuna bermatzen du

Lehendakariak esan du gustatuko litzaiokeela autogobernuari dagozkion gai guztiak "aldebikotasunean oinarrituta" konpontzea.
18:00 - 20:00
Ertzaintzaren lan eskaintzaren akordioarekin pozik agertu da Urkullu

Ertzaintzaren lanpostuak berritzeko Espainiako Gobernuarekin lortutako akordioaren biharamunean, "zoriontzeko" eguna dela uste du Iñigo Urkullu lehendakariak. Horren esanetan, "akordio honek aldebikotasuna bermatzen du autogobernuaren alorrean". Ildo horretan, autogobernuari dagozkion gai guztiak "aldebikotasunean oinarrituta" konpontzea nahiko lukeela erantsi du.

#UrkulluTopaketa izeneko ekimenean egin ditu adierazpenok lehendakariak. Herritarrek sare sozialen bitartez egindako galderei erantzuten jardun du Urkulluk, eta Ertzaintzaren inguruko akordioaz galdetu diotenean, pozik agertu da.

EAJk atzo iragarri zuenez, Ertzaintzaren Lan Eskaintza Publikoak (LEP) desblokeatzeko akordioa lortu dute jeltzaleek eta Espainiako Gobernuak. Itun horri esker, Ertzaintzaren 25. eta 26. promozioek aurrera egingo dute. Gaur du onartzekoa Ministro Kontseiluak ordezkatze tasak betetzeko dekretua.

Urkulluk azaldu du Ertzaintzaren LEPetan zehaztutako lanpostu kopurua 2004an ezarri zuela Jaurlaritzak, "euskal herritarren segurtasuna bermatze aldera". Erabaki hark Legebiltzarreko talde "ia guztien" babesa izan zuen, lehendakariaren hitzetan.

Horren esanetan, "arazoa" Espainiako Gobernuak Ertzaintzaren 25. eta 26. promozioaren aurkako helegitea aurkeztu zuenean etorri zen, eta lortutako akordioak "promozioen bideragarritasuna bermatu" egingo duela gaineratu du.

Lehendakariak argitu duenez, Ertzaintzaren ordezkatze tasek ez dute "zerikusirik" Funtzio Publikoaren tasekin, Segurtasun Batzordean hitzartutakoei baitagokie.

 

 

 

>

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

PELLO OTXANDIANO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otxandianok dio "txertoen krisiak" berriro agerian utzi duela Osakidetzak "egiturazko" arazoa duela

Pello Otxandiano EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak ohartarazi duenez,  iraungitako txertoen "krisia" ez dago "konponduta", informazioa argitzea falta delako. Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua egin du egoeraren erantzule. "Osakidetzaren egiturazko arazoak jarraitzen du, gutxi asko, orain bi urte zegoen egoera berean", zehaztu du.   

Gehiago ikusi
Publizitatea
X