Alderdi Sozialista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSOEn lidergoa eskuratzeko borroka azken txanpan sartu da

Datorren maiatzaren 21ean izango diren barne-hauteskundeetara begira, militanteekin batzartu dira asteburu honetan Susana Diaz, Pedro Sanchez eta Patxi Lopez hiru hautagaiak.
patxi-lopez_
patxi-lopez_

Susana Diaz, Pedro Sanchez eta Patxi Lopez PSOEko Idazkaritza Nagusirako hiru hautagaiak hauteskunde-kanpainaren azken ekitaldiak egiten ari dira asteburu honetan, datorren maiatzaren 21ean izango diren primarioen harira.

Susana Diaz

Andaluziako presidente Susana Diaz Gijonen izan da, eta bertan azpimarratu duenez, PSOEren primarioetan garaile ateratzen bada, "inork ez du PSOE belaunikaraziko, inork ez digu irakaspenik emango". Gainera, hauteskunde-kanpaina bitartean ez dituela "irainik edo laidorik onartuko" esan du.

Datorren asteartean Euskadiko militante sozialistekin izango da Diaz Gasteizen. Barne-hauteskundeak ireki zirenetik, Euskadin egindako lehenengo bisita izango da.

Pedro Sanchez

PSOEren idazkari nagusi izateko beste hautagai Pedro Sanchezek Cartama udalerrian (Malaga) egin du ekitaldia mila bat jarraitzaileren aurrean. Sanchezek salatu duenez, alderdiak "bederatzi hilabete darama hautesleen eta afiliatuen aurkako norabidean". "Hori dela eta, ezkerreko norabidea berreskuratu behar dugu, eta merezi duen lekura PSOE berriro eraman", ondorioztatu du.

Patxi Lopez

Hirugarren hautagai Patxi Lopez PSOEk Aragoin duen egoitzan izan da larunbat honetan. Bertan azaldu duenez, ez du bere hautagaitza erretiratuko: "maiatzaren 21era iritsiko naiz, eta batasuna eta ezkerraren proiektua defendatuko ditut". Gainera, bozaren aldeko deia egin du alderdia "salbatu ahal izateko".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X